Plouescat
Plouescat (bretainieraz: Plegad-Moezan) Bretainiako Finistère departamenduko udalerri bat da, Bro Leon lurralde historikoan dagoena. Morlaix herritik oso gertu dago.
Plouescat Ploueskad | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() | ||||||||||
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone | ||||||||||
Eskualdea | ![]() | ||||||||||
Departamendua | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Eric Le Bour (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Plouescat | ||||||||||
Jatorrizko izena | Ploueskad | ||||||||||
Posta kodea | 29430 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°39′27″N 4°10′27″W / 48.6575°N 4.1742°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 14,79 km² | ||||||||||
Altuera | 0 m eta 56 m | ||||||||||
Mugakideak | Cléder eta Plounévez-Lochrist | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.549 (2022ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 240 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Wanfried | ||||||||||
mairie-plouescat.fr |
Geografia
aldatuCôte des Légendes kostalde granitikoan kokaturik dago eta 13 kilometrotan hondartza luzeak ditu, duna sistema ederrekin. Hauetan hegazti migratzaile ugari pausatzen dira eta bertara moldaturiko landare endemikoak ere ugari dira.
Historia
aldatuNeolito garaiko megiturak aurkitu dira, hala menhirrak nola asentamendu baten aztarnak. Erromatarrek termak eraiki zituzten bertan.
Nekazal eremua izan da beti eta herriak daukan eraikin aipagarriena XV mendeko merkatu estalia da. XVII eta XVIII mendeetan izurriteek gogor jo zuten Plouescat. XIX mendean eliza nagusia eraiki zen, 59 metrotako altuera duena.
XX mendean turismoak indar handia hartu zuen eta kanping, karabana eta gainerako azpiegiturak eraiki ziren. Kasino bat ere badu.
Iruditegia
aldatu-
Udaletxea.
-
Saint-Pierre eliza.
-
Porsguen kaia.
-
Kostaldea.
-
Plouescateko hondartza, Kernic-eko badian.
-
Cam Louis menhirra.
Kanpo estekak
aldatu