Plo Koon, Star Wars film sagako pertsonaia bat da.

Plo Koon
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Star Wars Celebration III - Jordan and Plo Koon Cropped.jpg
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Heriotza Kato Neimoidia
Sexua gizonezkoa

Bere itxura, zalantzarik gabe, oso bitxia da, eta bere oxigenoaren aurkako mozorroagatik, bere organo sentikorrak babesten ditu bere jaiolekua izan zen Dorin planetakoak ez diren atmosferetatik. Dorin, bertako atmosfera, espezie gehienentzat pozoitsua da, baita bertako kel-dorrentzat ere, hauentzat hilgarria ere izan daitekeelarik. Dorin planeta, bi zulo beltzen artean dago, eta, beraz, inguruetatik nabigatzea oso zaila da.

Plo Koon, gaztetan, Tyvokkak entrenatu zuen, wookiee arrazako Jedi maisu handia.

Plo Koon, Jedi Kontseilu Garaiko kidea izan zen Koruskanten, Nabooko guduan eta, hamar urte beranduago, Klon Gerretan. Naboon eta Tatooine planetetan borrokatu zuen, Skywalker txikia babestuz. Geonosis planetan borrokatu zuen eta Separatisten Konfederakuntzak Jedi ugari hil zituen egun hartatik bizirik irten zen. Azkenean, Klon Gerren amaiera aldera hil zen, 66 aginduak, Errepublikari erabat leialak ziren klonek, hauek zerbitzatzen zituzten Jedi zaldunak hiltzea eragin zuenean.

Euren borroka estiloa, gainontzeko jediena baino motelagoa eta zuhurragoa izateagatik bereizten da. Hala ere, boteretsuagoa eta astunagoa da; itxuraz, beste Jedi maisu batzuekin alderatuz, eraso eta erresistentzia handiagoa du, goiko arintasun falta konpentsatzen duena.

Plo Koon, Qui-Gon Jinn eta Micah Gietten oso laguna zela ezagutzen da, azken hau, Ashoka Tano (Anakin Skywalkerren ikaslea) aurkitu eta Koruskanteko Jedi tenplura eraman zuena zena. Biek, oso aspalditik zetorren adiskidetasun bat zuten.

Tragikoki hil zen Kato Neimoidia planetan, bere aireko bizkartzain propioek erailda, behin 66 agindua abian jarri ondoren.

Kanpo estekakAldatu