Tyvokka Star Wars film sagako pertsonaia bat da.

Tyvokka
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexua gizonezkoa

Tyvokka indarraren gaineko abilezia zuen wookiee bat zen. Bere ilea marroia zen eta bere "masail"etatik irteten ziren bi adats zuri zituen, bere aguretasunaren ondorioz.

Tyvokka Jedi maisu handi bat izan zen Antzinako Errepublika Galaktikoaren azken urteetan. Zenbait padawan entrenatu zituen, horietatik azkena Plo Koon izan zelarik, hau gainera bere lagun handia izan zelarik.

Wookiee maisu handi hau Jedi Kontseilu Garaian eseri zen zenbait urtez. Toki huts bat zegoen bakoitzean Plo Kooni iradokitzen zion okupatzeko, baina honek ezezkoa ematen zion. Azkenik Nabooko gudua gertatu baino 14 urte lehenago Tyvokka hil zenean, Plo Koon Jedi Kontseiluko postura igo zen.

Hori koloreko orria zuen argi sablea erabiltzen zuen.

Kanpo estekakAldatu