Plentziako udal museoa

Plentziako Plasentia de Butron museoa

Plentziako udal museoa Plentziako alde zaharreko XVI. mendeko eraikin batean kokatua dagoen museoa da. 1999ko urtarrilean, Plasentia de Butron Fundazioak ireki zuen museoa Plentzia eta bere eskualdearen historiaren inguruko elementuak erakutsi eta berreskuratzeko asmoarekin.

EraikinaAldatu

Museoa udaletxe zaharreko eraikinean dago. Izan ere, eraikin hori dorretxearen tipologiakoa da. Kanpoaldean bi armarri ditu, bata uriarena eta bestea, Errege-erregina katolikoena. Atearen goikaldean ordea, Martin Perez de Placencia izeneko emailea aipatzen duen 1562. urteko inskripzio bat azaltzen da. Gaur egungo udaletxea dena eraiki ondoren, 1922. urtean hain zuzen, tokiko eta eskualdeko epaitegi bihurtuko da.Bi solairuetan Plentziako edo bertoko eskola nautikoan ikasitako marinelen argazkiak ageri dira.

BildumaAldatu

Bildumaren zati handi bat itsas munduarekin loturik dago. Horrela garai ezberdinetako barkuen maketak topa daitezke bertan. XV. mendeko nao bat, XVI eta XVII. mendeetako Galeoi, Karga eta Belaontziak. XVIII. mendeko fragata, goleta eta bergantina, XIX. mendeko clipper arinak eta XX. mendeko ferry eta petrolio-ontzi erraldoiak. Gainera, bigarren solairuan nabigazio tresna desberdinak erakusten dira, hala nola, prismatikoak, oktanteak, sextanteak, planisferioak, nabiesferak, bitakora, kompasa eta aliatua, besteak beste. Itsas dokumentazioa inguruko ondareak osatzen du bilduma: nabigazio gutunak, izaera komertzialarekin, itsas egunerokoak, itsasbideak, pilotuen izendatzeak, itsasontzien argazkiak, astronomia eta nabigazio itunekin osatzen da.

Aldi baterako erakusketakAldatu

  • 2005:Nabigazio konpainia trasatlantikoak
  • 2005-2006:Zinta Urdina
  • 2006-2007:Gure nabigatzaileen itsasontziak
  • 2007:Euskal Herriko itsasgizon gorenak
  • 2008-2009:Itsas esploratzaileak
  • 2015-2016:Gogoan: gure itxasoan galdutakoen itxasontziak
  • 2016-2017:“Príncipe de Asturias”-en hondoratzea 100. urteurrena
  • 20181998-2018: 20 urte. Museoaren 20. urteurrena. Plentziaren historiari buruzko alde baterako erakusketa

Kanpo estekakAldatu