Pleistozenoko megafauna

Pleistozenoko megafaunaren iraungitze» orritik birbideratua)

Pleistozenoko megafauna garai hartan munduan izaten zen tamaina handiko animali multzo edo megafauna izendatzeko terminoa da. Megafauna izendatzerakoan, 44 kilo baino gehiagoko animaliez ari gara.

Megafauna Pleistozenoan Iberiar Penintsularen iparraldean, Mauricio Antónen marrazkia

Pleistozeno Megafaunaren Iraungitzea aldatu

Pleistozenoko Megafaunaren iraungitzea Pleistozenoan eta bereziki Azken Pleistozenoaren garaietan eta Holozenoren hasieran planeta guztian emandako megafaunaren desagerpen handia izendatzeko terminoa da[1]. Garai honetan animali handien kopuru zabal bat, mundu guztian zehar, desagertu ziren. Antza guztiaren arabera homo sapiens edo egungo gizakiaren eraginez. Haien artean daude mamutak, errinozero iletsuak, Megaloceros giganteusak, leize-hartza, ekido ugari.... Stewart bezalako hainbat adituek homo neanderthalensis ere kokatzen dute iraungitze global honetan. Iraungitze sasoi hau duela 40.000 (AP) eta 6.000 (AP) arte kokatzen da, baina duela 15.000 (AP) azkartu zen prozesua.

Iraungitze honek ehun espezie baino gehiago hartzen ditu mundu guztian barrena. animali handi hauen iraungitzeak, beste aldetik, ez zuen ekarri soilik bioaniztasunaren galera, baizik eta aldaketa handiak ekarri zituen ekosistemetan. Esate baterako gizakiak eragindako megafaunaren desagerpenak Ipar Ameriketako iparraldeko lurretan, mamutak, Yukongo zaldiak..., hango belardi zabalak egun zohikaztegi nagusi diren paisaian eraldatu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu