Platero eta biok

Juan Ramón Jiménezen liburu poetikoa
Platero eta ni» orritik birbideratua)

Platero eta biok (gaztelaniaz: Platero y yo) Juan Ramón Jiménez idazle espainiarraren lana da, 1914an argitaratua. Platero astoaren bizitza poetikoki azaltzen du egileak; astoa, itxuraz, bere haurtzaroko eta gaztaroko lagun banaezina izan zen. Liburua ordena tematikorik gabeko estanpa laburrez osatuta dago, eta Moguerren Juan Ramón Jiménezek bizi izan zuen haurtzaroaren inpresio, sentsazio eta oroitzapenak biltzen ditu.

Platero eta biok
Jatorria
Egilea(k)Juan Ramón Jiménez
Argitaratze-data1914
IzenburuaPlatero y yo
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko
Platerori eskainitako monumentua Moguer herrian.

Eguneroko gisa azaltzen da liburua, non errealitatearen, pentsamenduaren eta egilearen sentimenduaren alderdirik interesgarrienak zehazten diren. Hala ere, ez da ez eguneroko bat, ez liburu autobiografiko bat, baizik eta giro erreal beretik hartutako oroitzapen ugarien artean aukeratutako istorioen aukeraketa bat.

2014an lanaren ehun urte ospatu ziren.[1]

Historia

aldatu

Lehen edizioa 1914an argitaratu zen (Ediciones de la lectura), 136 orrirekin, eta 1917an edizio osoa argitaratu zen, 138 kapituluz osatua, 142 orritan (Editorial Calleja, Madril). Testuan hasieratik garbi azaltzen da helduei zuzendutako liburua da («Nik ez dut inoiz haurrentzat ezer idatzi, ezta idatziko ere»). Dena den, bere soiltasun eta gardentasunari esker haurren irudimenari eta gustuari erabat egokitutakoa ematen du.

Irakurle asko ohartu gabe, kapitulu batzuek nolabaiteko kritika soziala egiten dute, horrela autorearen dimentsio bat azaleratuz.

Poetak testua 190 kapitulutaraino zabaltzeko asmoa zuen; izan ere, hiru gehigarri daude, 1920ko hamarkadan idatziak. Juan Ramón Jiménezek bigarren zati bat ere prestatu zuen, Otra vida de Platero ("Plateroren beste bizitza") izenekoa, eta horren zenbait izenburu ere zirriborratu zituen. Proiektu horrek ez zuen inoiz argia ikusi.

Estiloa

aldatu
  • Nahiz eta itxura sinple izan, testua eta hiztegia aberatsak dira.
  • Egileak hitzak asmatzen ditu.
  • Andaluzismoak eta tokiko lexikoa present daude.
  • Irudiez aberatsa, konparazio eta metafora ugari biltzen ditu.
  • Galdera erretorikoak, miresmenak.
  • Etete-puntuak erabiltzen ditu sarritan.

Euskaraz

aldatu

Bere lanik ezagunena, Platero y yo, izan zen Juan Ramón Jiménezen obratik euskarara lehen ekarri zena. Bingen Ametzagak euskaratu zuen eta 1953an argitaratu, Montevideoko Florencia & Lafon argitaletxearen bidez. Argitalpena Carlos González Mendilaharzuren irudiez osatuta dator. Bada, bestalde, hain ezaguna ez den beste itzulpen bat: Irunen sustraitutako Emilio Masek Platero eta biok obraren lehenengo 31 atalak (obrak orotara 68 ditu) euskaratu eta argitaratu zituen El Bidasoa astekarian. 1956ko azaroaren 10eko alean hasita —Nobel saria urriaren 25ean "eman" ziotelarik Jimenezi—, ia astero atal bat euskaratu zuen Emilio Masek.[2]

2008an Patxi Ezkiagaren bertsioa plazaratu zen.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu