Piranha (1978ko filma)

Piranha (euskaraz Piraña) 1978ko Joe Dante estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta John Sayles gidoigileak idatzitako beldurrezko film bat da. Bradford Dillman, Heather Menzies, Kevin McCarthy, Keenan Wynn eta Dick Miller aktoreek antzeztu zuten.

 Piranha (1978ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1978
IzenburuaPiranha
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoacomedy horror (en) Itzuli, beldurrezko zinema eta zientzia-fikziozko filma
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
TelesailaPiranha (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joe Dante
Gidoigilea(k)John Sayles
Antzezlea(k)
Bradford Dillman
Heather Menzies
Kevin McCarthy
Keenan Wynn
Dick Miller
Barbara Steele (en) Itzuli
Barry Brown
Paul Bartel
Richard Deacon
Melody Thomas Scott
Shawn Nelson (en) Itzuli
Belinda Balaski
Barry Brown (en) Itzuli
John Sayles
Joe Dante
Eric Braeden
Bruce Gordon (en) Itzuli





[[Kategoria:Barbara Steele (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Shawn Nelson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Barry Brown (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Bruce Gordon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRoger Corman
Konpainia ekoizleaUnited Artists
EdizioaJoe Dante
Bestelako lanak
MusikagileaPino Donaggio
Argazki-zuzendariaJamie Anderson (en) Itzuli

IMDB: tt0078087 Filmaffinity: 612076 Allocine: 2168 Rottentomatoes: m/1016359-piranha Allmovie: v38218 TCM: 23993 Metacritic: movie/piranha TV.com: movies/piranha-1978 Edit the value on Wikidata

Roger Corman zuzendari eta ekoizleak ekoiztu zuen. Filma Steven Spielbergek zuzendutako Jaws filmaren nolabaiteko parodia bat da, eta garai hartan estreinatu ziren B film generoko Grizzly eta Orca filmeetan ere oinarritu zen.

Estreinatu eta berehala, kultuzko filma bilakatu zen. Jarraipen film hauek izan ditu: Piranha II: The Spawning (1981), izenburu berdineko Piranha (1995) eta Piranha 3D (2010), eta Piranha 3DD (2012).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB. Bi neska-mutil nerabe elkarrekin bakarka gau ezberdin bat igarotzeko asmoz basoan barneratu eta denbora batez oinez ibili ondoren itxuraz abandonatua dirudien militar instalakuntza bat topatuko dute. Bertan igerileku itxura duen ur tanke bat aurkituko dute, baina bi gazteak bertan igeri egiteko sartzean ustekabean piraña batzuek eraso eta hilko dituzte.

Gertakari latz honen ondoren, Maggie McKeown (Heather Menzies) doktorea nerabeak topatzeko bidalia izango da, eta haien bila ari dela militar instalakuntza topatuko du, bertan instalakuntza zaintzeaz arduratzen den Robert Hoak (Kevin McCarthy) doktorearekin elkartuko da. Bera da AEBtako Armadak Vietnamgo Gerran arma gisa erabiltzeko asmoz piraña hiltzaile horien proiektua garatzeko ardura jaso zuen zientzialaria, baina proiektuak aurrera egin ez zuen arren, berak pirañak bizirik mantendu zituen. Bi zientzialarien artean eztabaida egon ondoren, Maggiek nahi gabean pirañak alboko errekan askaraziko ditu, aldi berean, erreka hau inguru guztiko ibaiadarrekin lotua dagoenez, eskualde edo ibarra osoko udalerrietako biztanleriak arriskuan egongo dira. Piraña horiek akatu eta milaka lagunen bizia salbatzeko, Maggiek Paul Grogan (Bradford Dillman) gidariaren laguntza izango du.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu