Pintxo-pote

ostalaritza ekimena

Pintxo-poteoa, pintxo-potea[1] edo pintxopotea Euskal Herrian XXI. mendearen hasieratik zabaldutako ostalaritzako ekimena da, non edari bat kontsumitzearen truke pintxo txiki bat ere eskaintzen den, prezio merkean.[2]

Pintxo-pote eskaintza Donostiako Amara Zaharrean. Irudian bezala, eskaintza astegun jakin batera mugatzen da gehienetan.

2003. urteko maiatzeko lehen ostegunean Gasteizko merkatarien elkarte batek Barriken Ibilbidea izeneko ekimena jarri zuen abian, pintxoa eta edaria biltzen zituen eskaintza konbinatu merkeari forma emanez. 2004an Gasteizko Gorbeia kaleko ostalariek ekimena bere egin zuten eta ostegunero eskaintzen hasi ziren.[3][4]

Urteak igaro ahala, ekimena Gasteizko beste auzo batzuetara hedatu zen, eta Gasteiztik Euskal Herriko beste hainbat hiri eta herrietara. Ohiturak bultzada handia izan zuen Atzerakada Handiaren garaian -2008.urtetik aurrera- tabernariek bezeroak erakarri eta udalek hiri eta herrietako kale-giroa berpitzarazi nahi izan zutenean.

Hego Euskal Herrian, XXI. mendean, pintxopoteoa deitzen den ekintza soziala nahiko hedatua dago: lagun batzuk taberna batean elkartu, edo tabernaz taberna ibili, pintxopotearen aitzakiarekin.

Ipar Euskal Herrian ere ostalaritza ekimen honen aldaera bat, behintzat, dokumentatuta dago.[5]

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Fundazioa, Elhuyar. «pintxo-pote» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  2. «Pintxo-potea - Donostia Turismoa» www.sansebastianturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  3. Enogastronomia. Hiri gozo-gozo baten inguruko gida. Vitoria-Gasteiz Turismo & Convention Bureau, 11 or..[Betiko hautsitako esteka]
  4. ««Euskal Herriko fenomeno soziokultural garrantzitsuenetakoa da pintxo-potea»» Berria 2024-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  5. «Ostegünak alageratürik dira Atharratzen» www.xiberokobotza.org 2024-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).

Kanpo estekak

aldatu