Pidgin (hizkuntza)

Hizkuntza-komunitate desberdineko kideek elkar ulertzeko eratzen duten hizkuntza-barietate nahasia, sinplifikatua eta komunikazio mugatua eskaintzen duena

Pidgina hiztegi murriztua eta gramatika soila duen hizkuntza da, mintzaira baten joera sintaktiko, fonetiko eta morfologikoak beste baten unitate lexikoekin elkartzen dituena. Hizkuntza berbera ez duten gizataldeen artean elkar ulertzeko sortzen da. Batzuetan pidgina gizatalde baten lehen edo bigarren hizkuntza bihurtzen da. Pidgin adibideak dira txinatar ingeles pidgina, Haitiko frantses kreolea, eta Melanesiako ingeles pidgina[1].

Pidgina ez da talde etniko edo sozial jakin baten dialektoa; orohar, immigrante batek bere bizileku berrian erabiltzen duen hizkuntza aldaera da, edo lingustikoki oso desberdinak diren herrien artean harremanak sortzen diren guneetan erabiltzen den lingua franca bat. Pigdinak kolonietan sortu ohi ziren, nazio menderatzailearen hizkuntzaren gramatika sinplifikatu bat beste hizkuntzen elementuekin nahasten zenean. Pidgin hizkuntza askotatik kreol hizkuntzak garatu izan dira, hurrengo belaunaldiek pidginaren gramatika osatu eta ama-hizkuntza gisa ikasi dutenean.

Euskararen pidginak

aldatu

Euskal Herriko baleazaleek pidgin bi sortu zituzten Ipar Atlantikoan egindako bidaietan: Islandian euskara-islandiera pidgina, eta Ternua eta Labradorren algonkin-euskara pidgina.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu