Piñoi finkoko bizikleta

Piñoi finkoko bizikleta (fixie edo fixed ere deitua) abiadura bakarreko bizikleta bat da, piñoi askerik ez duena, eta horrek esan nahi du ez duela itopunturik; hau da, pedalak beti daude mugimenduan bizikleta martxan dagoenean. Horrek esan nahi du ezin zaiola pedalei eragiteari utzi; izan ere, atzeko gurpilak biratzen duen bitartean, kateak eta pedalek elkartasunez biratuko dute beti. Horregatik, frenatu egin daiteke, martxaren noranzkoaren alderantzizko indarra eginez, eta atzeraka ere joan daiteke.

Fixed: sinpletasuna eta minimalismoa

Piñoi askeko abiadura bakarreko bizikleta fixie edo fixed ere deitzen dira, piñoi finkoetakoekin duten antzekotasun estetikoagatik, irizpide herrikoi hau oso erabilia delarik. Piñoia askea bada, ordea, erabili beharreko terminoa "abiadura bakarreko bizikleta" edo single-speed da.

Pistako bizikleta pistako txirrindularitzarako belodromoan erabilitako piñoi finkoko bizikleta mota da.

Piñoi finkoko bizikletetak lehiaketako txirrindulariek, zikloturistek, hiriko txirrindulariek eta bizikletan doazen mezulariek erabiltzen dituzte bereziki, arrazoi askorengatik; batez ere, arintasunagatik, sinpletasunagatik, mantentze baxuagatik edo irudiagatik. Gainera, bizikletan dabiltzaten mezulariek nahiago dute piñoi finkoa erabili, arinak direlako eta oso metro gutxitan abiadura handia har dezaketelako.