Phlomis Lamiaceae familiako landare generoa da. Familiako genero anitzena da, 400 espezietatik 200 Phlomis generokoak baitira.

Phlomis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
Generoa Phlomis
Azpibanaketa
100+, ikusi testua

Jatorria

aldatu

Jatorriz Mediterraneoko landareak dira baina gaur egun Europa eta Asia artean zabaldurik dago, Korea, Txina, Mongolia, Nepal eta Indiara ere iritsi da.

Ezaugarriak

aldatu

Zurtoin tente eta iletsuak dituzte eta altuera desberdineko espezieak agertzen dira, 3 dm txikienak eta 2 m altuenak.

Hostoak lantzeolatuak dira eta batzuk zerra itxurako ertza dute. Sarritan iletsuak ere izaten dira.

Infloreszentziak osatzen ditu. Bertizilo banatuak dituzte eta brakteak hostoen antzekoak izaten dira gehienetan. Loreak horiak, moreak edo zuriak izan daitezke. Bost sepalotako kaliza ere iletsua da eta korola bilabiatua.

Erabilerak

aldatu

Ornamentazio landare gisa erabiltzen dira normalean.

Espezie hautatuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu