Peter Blume (Smarhoń, Bielorrusia, 1906ko urriaren 27a - New Milford, Connecticut, AEB, 1992ko azaroaren 30a) estatubatuar margolaria izan zen.

Peter Blume
Bizitza
JaiotzaSmarhoń (en) Itzuli1906ko urriaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Milford (Connecticut)1992ko azaroaren 30a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta eskultorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

Estatubatuar artistek XX. mendearen bigarren eta hirugarren hamarraldietan kubismoari loturik egindako bidearen erakusgarrietako bat da Blumeren obra, izan ere belaunaldi horietako margolari gehienek bezala, berak ere ideia kubistak hartu zituen gai tradizionalak ikuspegi berri batetik islatzeko bide gisa; hala ere, gaiari ematen zioten garrantzia eta alde batera uzten zuten Picassoren eta Braqueren obretan agertzen zen denbora-espazioari buruzko espekulazioa. Peter Blumeren kasuan, ordea, hasieran koadroa antolatzeko zuen modu kubistaren ondoren surrealismoaren inguruko ikuspegi konplexuagoei heldu zien eta arte sinbolikoagoa eta alegorikoagoa landu zuen, Scranton hegoaldea, Hiri betierekoa, 1937 2. eta Lantegi zuria maisulanek erakusten dutenez, besteak beste.

Erreferentziak aldatu