Pesäpallo
Pesäpallo (suedieraz boboll) Finlandian sorturiko pilota kirol bat da, beisbolaren antza daukana. Finlandiaz gain Alemania, Suedia, Suitza, Australia eta Kanadako Ontario probintzian ere jokatzen da azken bi hauetan bertara iritsitako nordikoek jokatzen dute.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bd/Siipen_nuoret_pelaamassa_pesapalloa.jpg/300px-Siipen_nuoret_pelaamassa_pesapalloa.jpg)
Historia
aldatuLauri "Tahko" Pihkala-k asmatu zuen 1920 hamarkadan. Garai berrietara egokitzen jakin du eta popularra bihurtu da. 1952ko Udako Olinpiar Jokoetan erakusketa kirola izan zen, Helsinkin antolatu baitziren Jokoak.
Joko arauak
aldatuLau zatitan banatzen da partida eta oinarrian beisbolaren helburuak eta jokaerak ditu. Badira hainbat desberdintasun, aipagarriena pitcherrak bola bertikalki botatzen duela, bateatzailearen lana nabarmen erraztuz.
Mutilen taldeak, nesken taldeak eta talde mixtoak daude.
Txapelketak
aldatu- Munduko Pesäpallo Txapelketa: