Pertz 2024. urtean Zumaian sorturiko pop rock musika taldea da. Eukal Herrian pandemia ostean sortutako rock mugimentuarekin bat egiten duen taldean koka genezake.

Ibilbidea

aldatu

2023an Zumaian sortu zen taldea. Imanol Balenziaga (balentxi) eta Ander Eizagirrek gitarristek denbora zeramaten Eneko Zeberio baterijolearekin talde bat sortzeko ideiarekin. Hiru musikariek lehendik talde ezberdinetan aritu ondoren abeslari baten bila jo zuten herrian bertan. Anderren bitartez Gorka Ibarguren (txurka)-rekin kontaktuan jarri ziren, aldez aurretik beste proiektu ezberdinetan jardun ostean, talderik gabe aurkitzen zelako. Behin honela, taldea, guztiz 2023 urtearen amaieran osatu zen Antton Tolosa baxujolea taldera gehitu zenean.

Lehen urtean zehar taldeak nortasun bila kantak egiten hastea erabaki zuten. Izan ere, taldekide bakoitzak bilakaera oso desberdina bait zuen musikari bezala. Punk taldeetatik hasi eta musika funk/soul/jazz generoetarte. Hau dela eta, abiapuntu ezberdinetatik hasita, jomuga berdinerako bideari ekin zioten.

Dagoeneko baziren abesti zirri-borro batzuk, izan ere lehen hiru taldekideek ideia batzuk landuak zituzten haseratik. Horri Gorkak zituen beste abesti ideia batzuk gehitu zitzaizkien, taldeari egokitu eta gainontzekoen musika etorriak nabarmenduz.

2024 Apirilean, argitaratu zen zortzi abestiz osatutako lehen lana “Ezarritako Arauak” izenpean, Jurgi Taboadak Zumaian duen OZEN estudioan grabatu eta masterizatu ondoren. Lehen lanaren aurkezpena, Zumaiako San Telmo jaietan aurkeztu zuten 2024ko apirilak 7an [1].

Iturriak eta estiloa

aldatu

Musika iturri printzipalak punk eta rock-etik ekarriak izan arren, beste hainbat musika estilotan oinarritzen da konposaketa lagina.

Taldea hiru gitarrez osatzeak konplexutasun armoniko haundia ematen dio taldeari. Izan ere instrumentu bakoitzari lekua arkitu behartuta aurkitzen da, gainontzekoak kaltetu gabe.

Abestien mezuen inguruan, guztiek ikuspuntu ezberdinak daramatzate implizituki. Gahiak jorratzerako orduan garrantzi handia ematen dio taldeak reflexioari. Mezu berdinaren bitartez bi ikuspuntu desberdin jorratzea baitu helburu, entzuleak bere bizi esperientziak nolabait isladatuta ikus ditzan. Hau dela eta, aktualitateaz baino gehiako gahi sakonagoak lantzen dira: antsietatea, existenzialismoa, heriotza...

Taldekideak

aldatu
  • Gorka Ibarguren (txurka) - ahotsa eta gitarra.
  • Ander Eizagirre - gitarra.
  • Imanol Balenziaga (balentxi) - gitarra.
  • Eneko Zeberio - bateria.
  • Antton Tolosa - baxua.

Diskografia

aldatu
  • Ezarritako Arauak [2](2024, OZEN estudioa)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zumaiako taldeen doinuak entzun dira txosnagunean - Zumaia» Zumaiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  2. «‘Ezarritako Arauak’: Pertz zumaiarren estreinako diskoa» EITB 2024-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).