Pertsonen Salerosketa eta Sexu Explotazioaren Aurkako Konbentzioa

1949ko abenduaren 2an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Pertsonen salerosketa eta besteen prostituzioaz aberastearekin amaitzeko hitzarmena onetsi zuen eta 1951ko uztailaren 25ean sartu zen indarrean.[1]

Pertsonen Salerosketa eta Sexu Explotazioaren Aurkako Konbentzioa
Irudia
Motatratatu
Honen parte daUnited Nations General Assembly Resolution 317 (en) Itzuli
Data1950eko martxoaren 21a
Indarrean sartze1951ko uztailaren 25a
HerrialdeaHonduras
Depositary (en) ItzuliNazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia

Historia

aldatu
 
Konbentzioaren Estatu kide eta sinatzaileak (2013)

2013ko abenduan, 82 Estatuk konbentzioaren kide ziren (ikus mapa). Beste 13 estatuk hitzarmena sinatu bazuten ere, ez zuten berretsi.[2]

Konbentzioak derrigorrezko prostituzioaren alderdi batzuk hartzen zituzten aurreko zenbait konbentzio ordezkatzen ditu. 1949ko Konbentzioaren arabera, sinatzaileek hiru betebehar dituzte: 1) salerosketaren debekua; 2) berariazko administrazio eta exekuzio neurriak eta; 3) salerosketaren xede diren pertsonei zuzendutako gizarte neurriak. Konbentzioak prostitutak biktimatzat hartzen ditu baina, esklabo zurien trafikoa eta emakumeak terminoak saihesten ditu, generoa eta arrazari lotutako diskriminazioak ikusezin bihurtuz. Konbentzioaren arabera trafikotzat hartzeko ez du zertan nazioartekoa izan behar.[3]

Hitzarmena ez sinatzeko arrazoiak

aldatu

Herrialde askok ez dute Konbentzioa berretsi, eta horren arrazoi nagusietako bat da borondatezko prostituzioari ere aplikatzen zaiola, 1. artikuluan "pertsona horren baimenarekin ere" terminoa agertzen delako. [4]Adibidez, Alemania,[5] Herbehereak, Zeelanda Berria, Grezia,[6] Turkia eta beste herrialde batzuetan, borondatezko prostituzioa legezkoa da eta "enplegu" gisa araututa dago.[7]

Antolatutako Krimen Transnazionalaren Aurkako Konbentzioaren 2000. urteko Protokoloak ordea, salerosketaren gaineko definizio desberdina du eta herrialde gehiagok sinatu dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. General Assembly resolution 317(IV)
  2. Signatories and ratifications status
  3. «Sex trafficking and forced prostitution: comprehensive new legal approaches.» web.archive.org 2009-02-04 (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  4. (Ingelesez) Bantekas, Ilias; Nash, Susan. (2003). International Criminal Law. Cavendish ISBN 978-1-85941-776-8. (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  5. (Ingelesez) «The Economist - World News, Politics, Economics, Business & Finance» The Economist (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  6. «Greece» U.S. Department of State (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  7. US Department of State Report - Greece

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu