Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) banakako indibiduoek urtean zehar lortutako diru sarreren araberako zergaren erregularizazioa da. Zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonal eta subjektiboa duena.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
PFEZa ulertzeko bideoa.

Zerga-egitatea

aldatu

Zergaldian zehar, dagokion lurraldean pertsona fisikoak lortutako errenta guztien batura da zerga-egitatea.

Subjektu pasiboa

aldatu

Lurralde bateko subjektu pasiboa zehazteko irizpide orokorra lurraldean urte erdia baino gehiago egotea da, hau da, 183 egun. Ogasunak, egoiliartzat joko du erroldak adierazten duena. Beste lurralde batean bizi izatea onartzeko, ziurtagiria eman behar da. Arau honen izatekoa, non tributatu behar den zehaztea da.

Errentaren gaineko zerga politika

aldatu
  • Gehikor edo progresiboa: Pertsonaren sarrerak handitzen doazen eran, sarrera horiei aplikatutako errentaren portzentaia ere aldatzen denean. Hala ere polemika dago, salarioek beti ez baitituzte pertsonen sarrera errealak adierazten, batez ere klase altuenetan.
  • Zapal edo proportzionala: Pertsona baten sarrerei aplikatutako portzentaia konstante mantentzen denean.
  • Atzerakor edo erregresiboa: Pertsonaren sarrerak jaisten diren heinean sarrera horiei aplikatutako zergaren portzentaia ere jaisten denean. Errentaren gaineko zerga enpresa bati aplikatzen zaionean, enpresen gaineko zerga edo mozkinen gaineko zerga deitu ohi zaio. Enpresen gaineko zergek, enpresen mozkinak murriztu ohi dituzte (sarrera eta gastuen arteko diferentzia), eta pertsona fisikoei aplikatutakoek berriz sarrerak gutxitzen dituzte.

Zerga oinarria

aldatu

Zerga oinarria zerga egitatea dirutan neurtzeko kontzeptua da.

  • Lan etekinak, zergadunak beraren lanetik zuzenean edo zeharka sortzen dituen kontraprestazio edo onura guztiak, diruzkoak zein gauzazkoak.
  • Gauzazko ordainsariak: Gauza bidezko ordain saritzat hartzen dira doan edo merkatuko ohiko preziotik behera, ondasun, eskubide edo zerbitzuak xede partikularretarako erabiltzea, kontsumitzea edo lortzea (nahiz eta haiek ematen dituenari benetako gasturik ez eragin).

Gastu kengarriak dira besteak beste; Gizarte Segurantzari edo antzeko erakundeei egiten zaizkion kotizazioak.

Hobari orokorra finkoa da, elbarritasunaren arabera gehitu egiten bada ere.

Lanaren etekin garbia kalkulatzeko, gastu kengarriak eta hobariak kenduko zaizkie.

Zerga oinarria kalkulatzeko, etekin hauek ere kontuan hartu behar izaten dira:

  • kapital higikorren etekinak,
  • kapital higiezinen etekinak,
  • jarduera ekonomikoen etekinak,
  • ondarearen galdu-irabaziak.

Tributuen bilketa EAE eta Nafarroan.

aldatu

Hego Euskal Herriko lurralde historikoek ogasun propioak dituzte eta gobernu foralen eskuetan dago –Aldundiak edo Diputazioak deiturikoak-. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren kasuan, 1979ko Euskal Estatutuan Kontzertu Ekonomikoa berreskuratzean, “eskubide historikoak” direlakoen bidez, berezko ogasunaz gozatzeko aukera eman zen. Nafarroak, “Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organiko”aren bidez lortu zuen berezko ogasuna izatea.

Berez, bilketa eta kudeaketa dagokion eskualde historikoan egiten bada ere, eta nolabaiteko autonomia badute ere, egia esan Espainiako Zerga Arautegiaren menpe daude.

Espainian, bestalde, Ogasun Orokor bat dago, Ekonomia eta Finantzen Ministerioaren menpe (agian entzuna izango duzuen “Agencia Tributaria”).

Izatez, Zergak Foru dekretuek arautzen dituzte eta hauek Batzar Nagusietan sortzen dira, baina euren iturrietara egokitu behar dira.

Iturriok Espainiar Konstituzioa, Estatutua, Kontzertu Ekonomikoa eta Koordinazio, Armonizazio eta Kolaborazio Legea dira. Nazioarteko itunak -Europar Batasuneko hitzarmenak bereziki- aplikatzen dira, Espainiak berresten dituen momentutik. Beraz, baiezta daiteke, hala arauaren helburu nagusiak nola egitura, funtsean antzekoak direla Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Estatuan orobat.

PFEZaren helburuak eta prozedurak

aldatu

Zergatik egiten da zerga aitorpen pertsonala?

aldatu

Pertsona fisiko batek ekonomikoki neurtu daitekeen edozein jarduera egiteak, atxikipen bat eskatzen du. Atxikipen hau ogasunak bereganatzen du eta ekitaldia bukatzean dagokionarekin geratuko dela bermatzea du helburu.

Maiatza eta ekainean egiten den errenta kanpainan, “aitorpena” egin behar dugu, diru-sarrera eta gastu jakin batzuk ditugula aitortu behar dugulako. Izatez, gaur egungo informatizazioarekin, ogasunak baditu jadanik datu hauek, hala ere, erregularizazioa egin behar da. Hau da, zergaren zenbatekoa ekitaldi osoan lorturiko diru-sarrera errealen batuketaren arabera kalkulatzen da. Atxikipenak, normalean ordaindu beharreko zerga baino kopuru gehiago da. Hori da hain zuzen, “itzultzeko” kasuak gehienak izatearen arrazoia.

PFEZren xedea

aldatu
  • Progresibotasuna errenta birbanatzeko.

Gizabanakoak diruzaleak gara neurri batean edo bestean, beraz, ez gaude prest gure aberastasunari uko egiteko behartzen ez baldin bagaituzte. Gizarte kapitalistan maila ekonomiko ezberdinak sortzea joera naturala da, eta PFEZ bezalako zerga batek tarte handi hau mugatzen saiatzen da.

Gaitasun ekonomiko handia duenak, zerga zenbateko handia ordaindu beharko du ez bakarrik termino absolutuetan, baita erlatiboetan ere. Helburu hau lortzeko eskala progresiboak ezartzen dira, non kopuru finkoak ehuneko marjina handikorretan azaltzen diren. Hona hemen EAEko foru aldundietan aplikatzen den taula:

Oinarri likidagarri orokorra (eurotan) Kuota osoa Oinarri likid.aren gainerakoa Tasa (%)
0 0 15.790,00 23,00
15.790,00 3.631,70 15.790,00 28,00
31.580,00 8.052,90 15.790,00 35,00
47.370,00 13.579,40 20.290,00 40,00
67.660,00 21.695,40 Hortik gorakoak 45,00
  • Ekintza batzuk sustatu (aurrezkia, inbertsioa, haurrak zaintzea…)

Administrazio publikoak, Gizarte Segurantzaren bitartez batik bat, soldaten zati bat atxikitzen du lansari gordinetik. Diru-bilketa hori fondo komun batean ezartzen da prestazioei aurre egiteko, bereziki pentsioak, langabezia, gaixotasun / istripuak, amatasuna / umezurtza… bezalako kontingentzietarako.

Gizartearen zahartzea dela eta (haur jaiotza tasaren beherakadaren erruz), etorkizunean langile eta pentsiodunen arteko kopuruak desoreka nabaria izango du. Fondo komun hori ez da gai izango pentsioei aurre egiteko.

Hori dela kausa, Foru Araudiek gizabanakoen aurrezki eta inbertsioa bultzatzen dute (BPEG/EPSV, Pentsio planak eta Mutualitateetan ekarpenak egiteari abantaila fiskalak emanez), hots, pentsio “pribatuak” sustatzen ditu hemendik urte batzuetara “diru-sarrera baxuko” jende andana murrizteko.

Jarrera pertsonalei dagokionez, ezkontideen banaketa suertatzen denean, haurren zaintzaren ardura aita eta ama, biek, bere gain hartzea txalotzen du. Ardura ekonomikoa behinik behin, hori baita PFEZean neurtzeko bidea.

Helburuak betetzeko bideak

aldatu

Aurreko puntuko helburuak burutzeko tresnak hauek dira: hobariak, murrizpenak, kenkariak.

Geroago ikusiko dugun bezala, diru-sarreratzat kontzeptu ezberdinak sartzea edo ez, eragina du baita ere zergadunaren jarreran. Hortaz, nolabait tresna ere badira, nahiz eta atal honetan ez sartu.

  • Kenkariak. Besteak beste hurrengo motak daude:

-Ondorengoengatik: zergadunaren etxebizitzan bizi diren seme-alabak edo umeordeak izateagatik, edo etxebizitzan ez izanik epai-erabakiz ekonomikoki mantentzera behartutako aita edo amentzat (ordaindutakoaren %15). Kenkaria 500€tatik 1.700€tara izan daiteke, ume kopuruaren arabera. Muga bezala, kenkaria ahalbidetzen duen pertsonak ezin ditu 30 urteak beteak izan eta 8.700€ baino gutxiagoko errentak jaso behar ditu (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata).

-Aurrekoengatik: gurasoak edo aitona-amonak, nahiz odolezko 2. maila arteko senitartekoak, aitortzailearekin jarraian eta iraunkorki bizi badira edo zergadunak aurrekoa bizi den egoitzaren gastuak ordainduz gero, aplika daiteke.

Ondorengoaren diru-sarrerak kasu honetan LGS baino bi aldiz txikiagoa izan behar da.

-Ezgaitasuna. Bi kasu aintzatesten dira: Alde batetik zergadunagatik edo haren mendean dagoen ondorengo, aurreko, ezkontide edo 4. mailarainoko alboko senideagatik.

Beste aldetik, 65 urte baino gehiago dutelarik, zergadunarekin bizi direnak minubaliotasun-maila handia badute kenkari izan daitezke ere.

Desgaitasun maila
% 33ko desgaitasun edo handiagoa eta % 65 baino txikiagoa. 867 €
% 65eko desgaitasuna  edo handiagoa.

Mendekotasun txikia (I.gradua)

1.224 €
% 75eko desgaitasuna edo handiagoa, hirugarren pertsonen laguntzagatik 15 eta 39 puntu bitartean lortuta. Mendekotasun ertaina ( II.gradua) 1.428 €
% 75eko desgaitasuna edo handiagoa, hirugarren pertsonen laguntzagatik 40 puntu edo gehiago lortuta. Mendekotasun handia (III. gradua) 2.040€

-Adinagatik: kopuru finkoak ezarriak daude 65 eta 75 urteko nagusientzat (334 eta 612 € hurrenez hurren).

Ohiko etxebizitza: alokairua eta inbertsioagatik lor daitezke kenkariok

- Alokairua 35 urte baino gehiagokoentzat, ordaindutakoaren %20a izan daiteke kenkari, gehienez 1.600€. 35 urte baino gutxiagokoek soldata baxuak dituztela aurreikusten da, beraz laguntza handiagoaz gozatzen dute, %25 eta 2.000€ko muga dute.

- Inbertsioa (erosketa, alegia). Urteetan zehar kenkari bezala erabilitakoa ezin da izan 36.000€ baino handiagoa. Etxebizitza Zerga Kreditua deritzo honek.

Kenkariaren zenbatekoa ere mugatua dago 35 urte beteak izana edo ez izanaren arabera. Atal honen barnean, etxea urte batzuen buruan erosteko aurrezte-plana saritzen da baita ere. “Etxebizitza kontu” ospetsuen bitartez lortzen da hau. Urtez urte egindako ekarpenaren arabera, kenkari eskubidea lortzen da, baina 6 urteren buruan etxebizitza eskuratzea gauzatzen ez bada, ogasunari kenkari guztiak eta dagozkion interesak (diruaren prezio ofizialean) itzuli behar zaizkio.

-Emariak Fundazio eta interes orokorreko jardueretako partehartze pribatuen aldeko diruzko dohaintzek, emandakoaren %30eko kenkaria sortzen du, Oinarri Likidagarriaren %30eko mugaz.

-Sindikatu eta alderdi politikoetako kuotak. Urteko kuotaren %30a gehien gehienez.

-Dibidenduak. Edozein kasutan 1.500€tako kenkaria ezarria dago, zergadun bakoitzarentzat eta jasotako lehen 1.500€etarako.[1]

  • Murrizpenak (edo “txikipenak”)

Baterako aitorpena burutzeagatik. Ezkontideek edo izatezko bikotea bezala erroldatua izan behar duzu, Famili Unitate bezala aintzat hartua izateko.

Edonola ere, aitorpena kalkulatzen duen programak, bikotearen datuak sartuz gero, banakako edo baterako aitorpena emango lukeen emaitza adierazten du. Izan ere, murrizpenak sortzen duten zerga gutxitzea izanda ere, askotan baterako aitorpena garestiagoa da banakakoa baino. Hau horrela izaten da bikoteko kide biek antzeko diru-sarrerak dituztenean.

Pentsio planetarako ekarpenak Norberaren izenean, ezkontide (edo izatezko bikotea) edo ezgaitu baten alde egindako ekarpenek, zerga murrizketa dakarte. Badira askotan, soldata ordaintzaileek (enpresek edo Administrazio Publikoak), soldataren zati bat zuzenean Pentsio Plan batean jartzen dutela. Ezarpen hauek murrizpen eskubidea gauzatzen dute, jakina.

Urtean behin kontuan hartuko den kopurua berriz, 8.000 eta 24.250 € bitartean dago gehien jota (adinaren arabera).

Konpetsazio-pentsioengatiko eta mantenurako urtekoengatiko murrizpenak

Banaketa baten ondorioz, epaileak bikotekide batek beste bati diru kopuru bat ordaintzea agindu dezake. Diru kopuru hau ordaintzen baldin bada, murrizpen eskubidea sortuko da, izan ere, ordaintzailearentzat eragozpen ekonomikoa suposatzen du.

  • Hobariak (“bonifikazioak”)

Atal hau, ulertzeko zaila izan badaiteke ere, ez du inolako kezkarik sortzen, izan ere gure esku ez dagoen aldagai baten menpean dago; gastu kengarriak (Gizarte Segurantza edo antzeko erakundeei egindako ordainketak).

Etekin osoen eta gastu kengarrien arteko ezberdintasuna zein den arabera, zerga oinarrian murrizketa emango da. Gehien jota 4.650 €takoa da eta gutxienez 3.000 €takoa.

Kalkulatzeko irizpideak

aldatu

Argi izan behar da etekin garbia kalkulatzeko egitura.

Errenta orokorra → Aurrezkiaren errenta

Lan etekinak → Bai edo Ez + Jarduera Ekonomikoen etekinak → Bai edo Ez + Kapital Higiezinen etekina → Lokalen alokairua → Etxebizitzen alokairua + Kapital Higikorren etekina → Besteak → 3.ei lagatako kapitalak + Ondare Galdu irabaziak → Ez edo Bai

Zerga oinarria → - Murriztapenak → Oinarri Likidagarria x Z/T → Eskalaren arabera → %18

Kuota Osoa → - Kenkariak → Kuota Likidagarria (beti >0) → - Atxikipenak / Konturako ordainketak → Kuota diferentziala → Zerga Zorra

Aurretik azaldutako zerga murrizteko aldagaiak Murrizpenak eta Kenkariak dira; Hobariak, berez, Lan etekinen barnean daude.

Zerk eragiten du zerga ordainaraztea?

aldatu

Zerga ordainarazteko betebeharra sortzen da zerga egitatea burutzean. Zertan datza bada zerga egitatea PFEZan? Foru Arauaren arabera, zergadunak errenta lortu izatea, zein lekutan gertatu den eta ordaintzailearen egoitza kontuan hartu gabe.

Talde ezberdinetan banatzen da errenta:

  • Lan etekinak.

Honen barnean soldatak eta lansariak sartzen dira, besteren kontuan lan egiterakoan.

Diru sarrerak diruzkoak edo gauzaz (etxebizitza, ibilgailua, deskontuak…) izan daitezke. “Lana”-z gain, kalte-ordainak, pentsioak, alarguntasuna, zurztasuna… ere multzo honetan sartzen dira.

Gastuak kontuan hartzen dira kalkuluan; Gizarte Segurantzari egindakoak alegia.

  • Ekonomia jardueren etekinak.

Nork bere kabuz lortutako diru sarrerak sartzen dira hemen, “autonomoak” edo enpresariek egindakoak, hain zuzen. Honen kalkulua zaila da eta iruzurra beraz, errazago. Horregatik, aitorpen hauek ogasunarekin zuzenean egin daitezke soilik (banketxeetan ez), eta 3 modu daude burutzeko: zuzena, zeharka edo objektiboki.

Jarduera ezberdinen arabera, kuota finko batzuk ezartzen dira, hortaz, ez da zehatz-mehatz kalkulatzen irabazitakoa. Aipatu bezala, ogasunari zail samarra suertatzen zaio banan-banan enpresa “txiki” guztiak ikertzea, ez baita eraginkorra ekonomikoki.

  • Kapitalen etekinak

-Higiezinak. Etxebizitzak, lokal edo bestelako eraikin edo eraikin zatiak alokairuan uzten lortzen dira etekinak kontabilizatzen dira. Ohiko etxebizitzan aintzat hartzen diren gastu bakarrak finantza gastuak dira.

Gainontzekoetan amortizazio, konponketa, zaintza, horniketa… gastuak, kengarriak dira.

-Higikorrak. Ohikoenak kontu korronteak, gordailuak eta akzioetan sortutako etekinak dira atal honetan biltzen direnak. Higikorrak deritzote, erraz mugitu daitezkeelako batetik bestera; kopuruak dira besterik, ez ordea inbertsio fisikoak.

  • Ondare irabazi eta galerak.

Zergadunaren ondarearen osaeran aldaketa bat gertatzean kalkulatzen da, hurrengo inguruabar hauek biltzen direlarik: • Ondasun nahiz eskubideen kostubidezko eskualdaketak. (salerosketak gehienbat) • Kostugabeko eskualdaketak (dohaintzak, ondorengotza edo sariak).

  • Foru Arauz ezartzen diren errenta-egozketak

PFEZri buruzko kritika

aldatu

Sistema honek ba al ditu aldeko eta aurkako aldeak? Jarraian ikuspegi kritiko batetik aztertuko dugu:

  • Oro har egoera pertsonalak edo familiakoak kontuan hartzen ditu. Aurretik ikusi dugunez, gutxiago ordaindu behar da egoera larri bat pairatzen bada; ezgaikuntza izatea, istripu/gaixotasun baten ondorioz diru-sarrera bat lortzen baduzu (aseguruak batik bat)…

Diru-sarrerak izatea zerga ordaintzea suposatzen badu ere, ordaintze honek kalterik ez suposatzea nahi da. Justizia eta laguntza erdiestea bilatzen da.

  • Progresibotasuna gauzatzen da era errealean. Lanik egin gabe bizi den aberats batek, erosketa-gaitasuna gal dezake zerga honen ondorioz. Nahiz eta kapitalak errenta bat sortu, KPI kontuan hartu behar da, kapitalaren erosketa gaitasuna murrizten baitu. Zerga honek eragin hori nabarmentzen du.

Hala ere, dirudunek zergak ekiditeko zirrikitu asko uzten ditu, baina hori lortzeko baldintzak ezartzen ditu (etxebizitza inbertsioa, pentsiora zuzendutako aurreztea…) . Gainera Ondare zerga deuseztatu da praktikan eta kapital etekinak %18 batean ezarri da 2006tik, progresibotasuna atal honetan desagertuz.

  • Konplexuegia da. Ulergarria da egoera ezberdinak aintzat hartzea eta araudia luzea eta konplexua suertatzea, baina gehiago sinplifika daiteke. Bankuentzat eta bitartekarientzat (aholkulariak, abokatuak…) lan iturri ikaragarria da.
  • Etxebizitzen espekulazioa bultzatzen du. Etxebizitza erosteko diru-

laguntzek, azken finean, etxebizitzen garestitzea gauzatzen du eta baita bankuek hipotekak ematea. Kenkarien atalean argi erakusten da etxebizitzarako finantzazioa saritzen dela.

Aitorpena euskaraz egiteko

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zer da errenta aitorpena?
Sakontzeko, irakurri: «Errenta aitorpen»

Aitorpenak, Aldundiek kudeatutako zerbitzua

Aitorpena egiteko, Ogasunak hainbat aukera ematen ditu.

  • Rentanet etxean (ogasunak aldez aurretik etxera bidaltzen dizu egindako aitorpena)
  • Rentanet 10 egun (Sukurtsaletan egiten direnak -gehien jota 10 egunetan itzultzen dizute itzultzeko eskubidea duzun zenbatekoa)
  • Web proposamenak (interneten egindakoa)
  • Rentanet 48 ordu (ogasunean bertan egiten direnak –gehien jota 48 ordutan itzultzen dizute itzultzeko eskubidea duzun zenbatekoa). Bizkaian, 2010 urtean zerbitzu hau ez da ematen.

Ogasunean bertan aitorpena egiteak, euskaraz egin ahal izango dizula erabat bermatzen du. Alegia, Aldundiek legez derrigortuak daude hiritarrei eurek aukeran dituzten bi hizkuntza ofizialetan arreta ematera. Errealitatean, irizpide hauek betetzen ditugula ziurta dezakegu (Araban ez hainbeste, Nafarroan are gutxiago); Aldundiek argitaratutakoa elebiduna da oso, nola paperezko eskutitzak, inprimakiak etab., hala programa informatikoak. Honez gain, publikoari arreta ematen duten langile gehien-gehienak euskaldunak dira.

Finantza erakundeak zergadunen eta ogasunaren bitartekari dira.

Rentanet 48 ordu banketxe eta kutxetan egiten da eta hau izaten da ohiko aukera hiritar gehienentzat. Finantza erakundeek erabiltzen duten programa bakarra da eta hortaz, aitorpena egindakoan euskaraz inprimatua izateko eskatu daiteke.

Sukurtsaletan Errenta Aitorpena egiten duten gazte askok euskaraz hitz egiten dute, baina entitatearen edo eremu soziolinguistikoaren arabera, langile euskaldun gutxiago edo gehiago aurkituko ditugu.

Oso garrantzitsua da euskaraz zuzentzea hasiera batetik eta are garrantzitsuago inprimatzerako orduan euskara hautatzea, hauxe egiten dutenen kopurua finantza erakunde eta ogasunak kontuan hartzen dutelako.

Zeintzuk dira Finantza zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztenak banka alorrean?

aldatu

Merkatuan entitate ugari dira lehian, baina euskal jatorria dutenek batik bat eskaintzen dituzte arreta eta agiriak euskaraz. Nabaria da ere “Kutxa” izaera juridikoa dutenek begirune handiagoa dutela “Banku” izaera dutenek baino. BBVA eta Guipuzcoano kasu lazgarrienak dira; ia erabat alderatzen dute euskara, euren sukurtsaletan gure hizkuntzari ematen dioten papera ikustea besterik ez dago.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu