Perfumea
Perfumea. Hiltzaile baten historia (alemanez, Das Parfum, die Geschichte eines Mörder) eleberri bat da, Patrick Süskind idazle alemaniarraren lehena, 1985ean argitaratua. Hasieratik bihurtu zen best-seller eta berrogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da.
Perfumea | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Patrick Süskind (1985) |
Argitaratze-data | 1985 |
Jatorrizko izenburua | Das Parfum – Die Geschichte eines Mörders |
Hizkuntza | Alemana |
Herrialdea | Alemania |
OCLC | 14130766 |
Euskaraz | |
Izenburua | Perfumea. Hiltzaile baten historia |
Itzultzailea | Miren Arratibel |
Argitaratze-data | 2007 |
Orrialdeak | 320 or. |
ISBN | 978-84-96643-75-8 |
Argumentua
aldatuIstorioa XVIII. mendeko Frantzian kokatzen da eta Jean-Baptiste Grenouilleren bizitzan datza. Grenouillek gainerako pertsonek baino askoz garatuago dauka usaimena eta zentzumen horren bidez jabetzen da bere inguruan gertatzen denaz. Hala ere, bere gorputzak ez du usainik.
Egitura
aldatuLiburuak 4 atal eta 51 kapitulu ditu:
- Lehen atala: 1. kapitulutik 22. kapituluraino. Grenouille 1738ko uztailean jaio denetik Parisetik alde egiten duen arte (18 urte).
- Bigarren atala: 23. kapitulutik 34. kapituluraino: Grenouille mendian isolatzen da. Isolamendua amaitu eta Montpellierrera joaten da. (7 urte).
- Hirugarren atala: 35. kapitulutik 50. kapituluraino: Grenouille Grassera heltzen da eta hiriko neskarik ederrenak hiltzen ditu (3 urte).
- Laugarren atala: 51. kapitulua: Parisera itzultzen da eta han hil egiten da, 1767ko ekainaren 25ean.
Pertsonaiak
aldatu- Jean-Baptiste Grenouille: pertsonaia nagusia, 1738ko uztailean jaioa
- Grenouilleren ama: Jean-Baptiste bere bosgarren seme-alaba da. Exekutatu egiten dute lehenengo lauak hiltzeagatik.
- Jeanne Bussie: Jean-Baptisteren inudea. Horren gorputzak usainik ez daukala sumatzen duen lehenengo pertsona da.
- Aita Terrier: Saint-Merriko komentuko ongintza ekintzak administratzea du ardura. Jean-Baptiste ume maitagarria zela uste zuen hasieran, baina umetxoa bera usaintzen hasten denean, ikaratu eta madame Gaillarden eskuetan uzten du.
- Madame Gaillard: Haurrak hartzen dituen emakumea, haien ostatua ordaintzen badiote. Ez du usaimenik, txikitan, su-makoarekin kolpe bat jo ziolako bere aitak kopetan, sudurra sortzen den tokian. Denboraren poderioz, Jean-Baptiste igarlea dela sinestera heltzen da, eta igarleek hondamena eta heriotza ekartzen dituztela uste duenez, umea Grimal larru-ontzaileari saltzea erabakitzen du.
- Grimal: larru-ontzailea. Grenouillek berarentzat lan egiten du. Jasandako tratua oso gogorra izan arren, Jean-Baptiste berehala betetzen ditu haren aginduak eta edozer jakirekin etsitzen du. Giuseppe Baldinik Grimali ordaintzen dio Jean-Baptiste berarekin eramateko.
- Aranen neskatoa: Grenouillen lehenengo biktima.
- Giuseppe Baldini: Perfumegilea. Grenouille kontratatzen du ikastun gisa. Jean-Baptistek egiten dituen perfumeei esker asko aberasten da eta aintzinean zuen ospea berreskuratzen du. Azkenean, ofiziale izendatzen du Grenouille. Hau alde egitean, bere etxea ibaira amiltzen da.
- Taillade-Espinasse markesa: Bere etxean hartzen du Grenouille menditik alde egitean. Jean-Baptiste bere teoria zientifikoa frogatzeko erabiltzen du. Bere ustez, lurrak fluidum letale delakoa egozten du. Beraz, lurretik gero ta urrunago egon behar da osasuntsu mantentzeko.
- Madame Arnulfi: Alarguna. Bere senarra zenaren perfume etxearen jabea da. Grenouille kontratatzen du bigarren ofiziale gisa.
- Dominique Druot: Madame Arnulfiren lehen ofizialea eta maitalea. Lan osoa Jean-Baptisteren ardurapean uzten du.
- Laure Richis: Neska ilegorri ederra. Bere usaina Grenouilleren ametsen usaina da. Usain hori onarria da perfume bat sortzeko Jean-Baptisteren planetan.
- Antoine Richis: Laureren aita. Grasseko bigarren kontsula eta hiriko aberatsena.
Zinema
aldatu2006an Tom Tykwer alemaniar zuzendariak Das Parfum – Die Geschichte eines Mörders izeneko filmean zinemaratu zuen.