José Ángel Iglesias Sánchez, ezagunagoa Pepe Iglesias gisa (Buenos Aires, Argentina, 1915eko otsailaren 11Santiago, Txile, 1991ko martxoaren 4a), argentinar antzezle komikoa izan zen.

Pepe Iglesias

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ángel Iglesias Sánchez
JaiotzaBuenos Aires1915eko otsailaren 7a
Herrialdea Argentina
 Espainia
HeriotzaSantiago1991ko martxoaren 4a (76 urte)
Hobiratze lekuaLa Chacarita hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, komediantea eta kantugilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0407141 Musicbrainz: 2ae9e6cf-d3d0-499a-8ce3-7f75bd5d310e Find a Grave: 7273143 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Buenos Airesko vaudevilletan hasi zen antzerki-lanak egiten, baina Espainian lortu zuen osperik handiena, 1950eko hamarraldiaren erdialdera, Servicio Español de Radiodifusión irratiko irratsaioen bidez.

El Zorro goitizena erabiliz, El Hotel de la sola Cama irratsaioa sortu zuen. Bertan, desarrollismo garaiko Espainiako arazo sozialen parodia egiten zuen. Berak interpretatutako pertsonaiarik ezagunena Finado Fernández izan zen. 1960ko hamarraldia arte irratiko errege izenaz ezagutzen zuten, baina handik aurrera, telebistaren eraginez, bere ospea itzaliz joan zen.

Telebistako saioetan eta film kaskar batzuetan parte hartu zuen arren, ez zuen telebistaren mundura egokitzen jakin. Urte batzuk lehenago Argentinako irrati eta telebistarako lanak ere egiten hasi zen. Bihotzeko gaitz batek jota hil zen, Txileko ospitale batera zeramatela, eta Buenos Airesen lurperatu zuten.

Erreferentziak

aldatu