Penteo, greziar mitologian, Tebaseko errege bat zen, espartoetatik indartsuena zen Ekionen eta Agabe, Kadmo,Tebasen fundatzaileta Harmoniaren alaba zenaren semea.

Penteo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaEchion (en) Itzuli
AmaAgave (en) Itzuli
Seme-alabakOklasos (en) Itzuli

Kadmok, bere kargua Penteoren mesedetan utzi zuen, adinean aurrera baitzihoan. Penteok, Dionisoren gurtza debekatu zuen, bere lehengusua eta Semeleren semea zena, eta ez zuen Kadmeako emakumeek bere errituetan parte hartzerik baimendu. Dionisok, Penteoren ama eta bere izebak ziren Ino eta Autonoe Ziteron mendirantz joatea eragin zuen. Honen ondorioz, Penteok gartzelaratu egin zituen, baina euren kateak erori egin ziren eta gartzelako ateak ireki egin zitzaizkien.

Dionisok, Penteo kanpora erakarri zuen, bakotar errituak zelatatzeko. Kadmoren alabek zuhaitz batean ikusi zuten, eta basapiztia bat zela pentsatu zuten. Penteo, eraitsi eta zatikatu egin zuten, Tebasetik erbesteratuak izatea eraginez. Penteo izenak, Dionisok dioen bezala "penen gizona" esan nahi du, are bere izenak, patu bezala, tragediara bultzatzen du.

Penteoren oinordekoa, bere osaba Polidoro izan zen.


Kanpo estekak aldatu