Dalkeith (Eskoziako gaeleraz: Peighinn na Cuthaig), Eskozia hego-ekialdeko udalerria da, Midlothian eskualdeko handiena, ez ordea hiriburua. 2011ko erroldaren arabera 15.926 biztanle ditu.

Penicuik
Peighinn na Cuthaig
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMidlothian
Posta kodeaEH26
Geografia
Koordenatuak55°49′34″N 3°13′12″W / 55.826°N 3.22°W / 55.826; -3.22
Map
Demografia
Biztanleria15.926 (2011)
0 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01968
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakL'Isle-sur-la-Sorgue

Etimologia

aldatu

Britoierazko Pen Y Cog izenetik dator, "kukuaren muinoa" esan nahi du.

Geografia

aldatu

Edinburgh hiriburutik 15 kilometro hegoaldera dago, North Esk ibaiaren mendebaldeko ertzean.

Historia

aldatu

XVII mendean eraikin batzuk baziren bertan, hondarretan zegoen eliza bat ere bai. 1709an lehen paper-lantegia ireki zen eta hurrengo mendeetan jarduera nagusia bihurtu zen. 1770 urtean langileentzako etxe ugari egin behar zirenez herria planifikatu zuten Edinburgheko New Town-en antzera. Sir James Clerk izan zen egilea eta alboan Penicuik House jauregia eraiki zuen beretzat. 1800 urterako 1.700 biztanle zituen.

1811 eta 1814 artean Napoleondar Gerretako presoen kartzela egon zen bertan. Baldintza oso kaskarrak izan ziren bertan eta 309 preso hil ziren. 1847an curlingeko lehen partida handia jokatu zen Eskozia iparraldea eta hegoaldearen artean. 1867an Penicuik burgo bihurtu zen. Edinburgh eta Ingalaterraren arteko errepidean egonik ostatu ugari ireki ziren eta Esk ibaiaren zubian aduana ere jarri zuten.

2004an azken paper-lantegiak itxi ziren.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu