Penedès
(«Penedés» orritik birbideratua)
Penedès Kataluniako eskualde historiko bat da. Bartzelonako probintzia eta Tarragonako probintziaren artean banatzen da. 1936ko eskualde banaketa indarrean sartu zenean eskualde historiko hau gaur egungo hiru eskualdetan banaturik gelditu zen: Alt Penedès (Bartzelonako probintzia), Baix Penedès (Tarragonako probintzia) eta Garraf (azken hau Bartzelonako probintzian kokatua eta Itsasaldeko Penedès ere deitua, katalanez Penedès Marítim edo Marina del Penedès).
Katalanezko penedestarrem izena gizonezkoentzat penedesenc eta emakumezkoentzat penedesenca da.