Pelloko eliza

Eliza udan zuhaitzen artean.

Udalerria Pello, Lappi
Herrialdea  Finlandia
Erlijioa Luteranoa
Eserleku-kop. 350 eserleku
Garaia 1953. urtean amaitua
Helbidea Tapulitie 1, Pello
66°47′49″N 23°59′26″E / 66.79694°N 23.99056°E / 66.79694; 23.99056
Pelloko parrokia (Finlandieraz)

Pelloko eliza (finlandieraz, Pellon kirkko) Finlandiako Pello udalerriko eliza nagusia da. Torne ibarra azpieskualdeko bigarren eliza handiena da eta guztira, 350 fededunentzako eserlekua dauka. Eliza, Finlandiako Eliza Ebanjelio-luteranoa erakundeko kidea da eta Pelloko elizatearen izatea da.

Laponiako Gerran alemaniarrek Turtolan zegoen udalerriko eliza nagusia suntsitu zuten eta 1949. urtean, herritarrek udalerriko eliza nagusi berria biztanle gehien zeuzkan (eta dauzkan) herrian eraikitzea erabaki zuten, Pello herrian hain zuzen. Eliza, urte bat beranduago eraikitzen hasi ziren Amerikako luteranoek bidalitako diru-laguntzari esker eta azkenean, 1953. urtean eraikitze-lanak bukatu ziren. Eliza abuztuaren 16ean ireki zuten lehenbizikoz; Pelloko elizak, ordura arte udalerriko eliza nagusia izandako Turtolako eliza ordezkatu zuen eta udalerriaren izena ere Turtola izatetik Pello izatera aldatu zen.[1]

Betoizko eliza bi eraikinetan banatua dago, elizaren eraikina eta ezkilategia. Eraikin nagusi eta handienean dago eliza. Eraikin zuri horren barruan 350 eserleku eta Aale Hakava finlandiar margolariaren artelan ezagunenetako bat daude, elizako erretaula edo oholtza. Teilatu iluna lehenengo solairuraino jaisten da eta Lappiko elizek duten estiloaren adibide argia da. Ezkilategia edo kanpandorrea ere, estilo berekoa dugu eta sarreratik hamar metrora baino ez dago. Antero Pernaja arkitektoak bi eraikinak diseinatu zituen [2].

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu