Pedro de Ribera

arkitekto espainiarra
Pedro Ribera» orritik birbideratua)

Pedro de Ribera (Madril, 1683ko abuztuaren 4a - Madril, 1742) espainiar arkitekto, dekoratzaile eta marrazkilaria izan zen. Churrigueresco molde barrokoaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen Madrilen; dekorazio-osagarri ugari erabili zituen, eraikinen egitura ia guztiz hausteraino

Pedro de Ribera
Bizitza
Jaiotza Madril1681eko abuztuaren 4a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1742ko urriaren 19a (61 urte)
Hobiratze lekua San Cayetano Church (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lantokia(k) Madril
Toledoko zubia (Madril), Pedro de Riberaren maisulana.

Bere obra nagusiak ondoko hauek izan ziren: Virgen del Puertoko ermita (1718), Montserrateko beneditarren elizako kaperak (1720), Olivares konde-dukearen jauregia (1720), Madrilgo San Fernando Ospitalea (1726), iturri ugari (Madrilgo Retiroko parkean gaur egun) eta Madrilgo Toledoko zubia (1719-1734). (Luis XIV.a Frantziakoaren (1716) eta Luis I.a Espainiakoaren (1726) katafalkoak ere egin zituen[1].

ErreferentziakAldatu

  1. Victoria SOTO CABA: La configuración de un modelo. Los catafalcos madrileños durante el reinado de Felipe V Espacio, Tiempo y Forma, Serie Vil, Hf del Arte, t. 2, 1989, págs. 169-195. Portal.uned.es