Ireki menu nagusia

Pedro Prieto (Madril, 1950) Espainiako ingeniari teknikoa da, telekomunikazioen sektorean lan egin duena. Petrolioaren gailurraren teoriaren hedatzaile eta aktibista nagusietako bat da Espainian. Gaur egun Baliabide Energetikoen Ikerketarako Espainiako Elkarteko (AEREN) presidenteordea da, Científicos por el Medio Ambiente (CiMA) elkarteko kide da eta ASPOren nazioarteko kontseiluko kidea da.

Pedro Prieto
Bizitza
Jaiotza Madril1950  (68/69 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria

Petrolioaren gailurrari buruz egin dituen ekarpenen artean, petrolioaren esportazioen gailurren ereduak daude, baita petrolioaren gailurra balizko gatazka geopolitikoen iturburu gisa aztertzea ere.

LanakAldatu

Artikulu ugari idatzi ditu hainbat komunikabidetan eta ingelesezko egileak itzuli ditu petrolioaren gailurraren gaiaren inguruan, esate baterako, Richard C. Duncan eta Richard Heinberg. Horrez gain, hitzaldiak eman ditu eta eztabaida publikoetan parte hartu du.

Hona hemen haren saiakera ezagunenetako batzuk:

  • Kyoto o Upsala UNESCOren Lagunen Kluba, 2005.
  • Un cuento de terrorismo energético. UNESCOren Lagunen Kluba, 2003.
  • El libro de la selva. AEREN, 2004.

2013ko urtarrilean Charles A.S. Hall irakaslearekin batera argitaratu zuen Spain's Photovoltaic Revolution: The Energy Return on Investment liburua. Lan honen bidez, estreinako aldiz eta sakontasunez aztertu zen herrialde garatu bateko sistema fotovoltaikoaren energiaren itzulera-tasa eskala handian.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu