Olduvaiko teoria industria zibilizazioari ehun urteko epea ezartzen dion teoria bat da: 1930etik 2030era bitarteko epea, alegia. Epe hori bukatzean, gizadiak pixkanaka atzera egingo luke aurrez bizi izandako zibilizazio mailetara, eta mila bat urte barru (XXX. mendean) ehizan oinarritutako kultura batera iritsiko litzateke:[1] hau da, Lurrean duela hiru milioi urte olduvaitar industria garatu zenean izan zen bezalako kultura batera (hortik datorkio izena teoriari).[2] Teoria hau Richard C. Duncanek proposatu zuen, bere arkeologiazaletasuna eta gizadiak egiten duen energia iturrien erabilera oinarri hartuta.

Duncanek dioenez, teoriak bost postulatu ditu:[2]

  1. Energia ekoizpenaren hazkunde esponentziala 1970ean bukatu zen.
  2. Ameriketako Estatu Batuen per capita energia ekoizpenak izan zuen goraldia, berrikitan izan duen geldialdia eta hasi berria duen azken gainbehera, izatez, munduko gainerako aldeetan per capita energia ekoizpenak dituen aldien aurrerapenak dira. Bilakaera horretan, energia iturri nagusia petrolioa izatetik ikatza izatera aldatu da.
  3. Industria zibilizazioaren azken gainbehera 2008-2012 bitartean hasiko da.
  4. Argindar horniduraren itzalaldi partzialak eta osoak azken gainbeheraren adierazle fidagarriak izango dira.
  5. Munduko giza biztanleen kopuruak behera egingo du, munduko per capita energia ekoizpenarekin batera.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Richard C. DUNCAN (1996): «The Olduvai Theory:Sliding Towards a Post-Industrial Stone Age www.dieoff.org
  2. a b (Ingelesez) Richard C. DUNCAN (2007): «The Olduvai Theory - Terminal Decline Imminent», The Social Contract. Gaztelaniaz ere eskuragarri.

Kanpo estekak aldatu