Pedro Agirre (esploratzailea)

Pedro de Aguirre militar eta esploratzaile euskalduna izan zen. Espinosa-Olivares-Aguirre espedizioaren buru izan zen Texasen.

Pedro Agirre (esploratzailea)
Bizitza
JaiotzaArantza1678ko apirilaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna (344 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta ofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduakapitain

BiografiaAldatu

Agirre Arantzan, Bortzirietan, jaio zen, Pedro Agirre eta Maria Sagardiaren semea. Agirre gaztetan sartu zen Espainiako armadan eta kapitain izendatu zuten. Ondoren, Coahuilara bidali zuten San Juan Bautista del Río Grande del Norte presidioan lan egiteko, non komandante aritu zen.

1708an Antonio de Olivares eta Isidro de Espinosaren espedizioa, San Antoniora eta Colorado ibaira (Texas), zuzentzeko aukeratua izan zen. Espedizio taldeak hamalau soldadu zituen. Espedizioaren helburua San Antonion kolonia bat ezartzea eta Texasko Colorado ibaiaren ertzeko Tejas indiarrekin akordio batera iristea zen. Akordio honen helburua zen Tejas tribuak lurraldea monitorizatzea eta esploratzaileei frantsesak merkataritzan ari ote ziren jakinaraztea (frantsesek Texas okupatu nahi zuten eta Latinoamerika eta atzerriko lurraldeen arteko merkataritza legez kanpokoa zen).

Taldea 1709ko apirilaren 5ean abiatu zen San Juan Bautista misiotik, Sabinas ibaian (gaur egungo Mexikon).

San Antoniora iristean, eskualdea esploratu zuten. Toki honetan, San Pedro Springs (iturburuak) eta Paduako San Antonio ibaia aurkitu zituzten, euren izen modernoekin izendatuak izan zirenak. Bidaian aurrera egin ahala, taldea ezagutzen ez zituen herri indigena batzuekin harremanetan jarri zen, batez ere Yojuanekin eta hauen aliatuekin, Simonoekin eta Tusonibiekin. Amerindiarrek, taldea, Brazos ibaian zehar zeuden euren herrixketara eraman eta euren familiei aurkezteko tematu ziren. Hala ere, gonbidapenari uko egin zioten.

Apirilaren 19an Colorado ibaira iritsi ziren, baina ez zuten Tejas natiborik aurkitu. Apirilaren 28an, bere azken misioak porrot egin ondoren, taldea eskualdea utzi eta San Joan Bataiatzailera itzultzeko bidea hartu zuen.