Pedro Agirre (Magallaes-Elkano espediziokoa)

Pedro Agirre (Portugalete) Bizkaiko marinela izan zen. Magallaes-Elkano espedizioan parte hartu zuen. San Antonio ontzian abiatu zen bidaian, eta Elkanorekin bizirik ailegatu zen Sevillara 1521eko maiatzaren 8an, Munduari bira egin ondoren. Victoria ontzian heldu ziren, hori izan baitzen nabigazioa amaitu zuen itsasontzi bakarra.[1]

Pedro Agirre (Magallaes-Elkano espediziokoa)
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Artikulu hau Magallaes-Elkano espedizioko marinelari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pedro Agirre (argipena)».

Euskaldun askok hartu zuten parte bidaia horretan, 35 edo, ezagunak. Andaluziarren ondoren ordezkaritza handiena osatzen zuten (portugaldarrak 28, bi Gaztelakoak 21 eta genoarrak 19 zirelako). Bizkaitik 21 kide, gehienak Bermeo eta Bilbokoak, 10 gipuzkoar eta 4 nafar. Beste bi marinel ere euskal jatorrikoak ziren, Geronimo itsasmutila edo Francisco morroia kasu, penintsulako hegoaldean jaio arren, gurasoren bat euskalduna zutelako, lehenak aita (Cristobal Garcia) eta bigarrenak ama (Juana de Durango).[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Elorza, Javier. (2021). Juan Sebastian Elkano: ingurua, ibilbidea, epika. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea ISBN 9788409312924..

Kanpo estekak aldatu