Pedra Furada Brasildo São Raimundo Nonaton, Piaui estatuko hego-ekialdean, dagoen aztarnategi arkeologiko eta labar-pinturen gune garrantzitsua da. Amerikara gizakia iristeari buruzko teoriak zalantzan jartzen dituen antzinako giza presentzia posible bat postulatu da hemengo aurkikuntzetan oinarrituta, gizakiaren agerpen goiztiar bat dokumentatzen delakoan. 1973an aurkitu zuen aztarnategia talde frantziar-brasildar batek, Niède Guidonen zuzendaritzapean.[1] Capivara mendilerroko parke nazionalaren parte da, natur parke hau 1991n sortu zenetik.

Pedra Furada
Datuak
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Piauí
Brasilgo udalerriaSão Raimundo Nonato
Koordenatuak8°50′00″S 42°33′12″W / 8.8333°S 42.5533°W / -8.8333; -42.5533
Map

Aurkikuntzak

aldatu
 
Erditze baten irudikapena Pedra Furadako harkaitz batean.

Ondoen ikertutako mailak duela 32.160 ± 1000 urte adP eta 17.000 ± 400 urte datatuak izan dira. Labar-arteaz gain, jaurtigailuak eta dardoak aurkitu izan dira, baina ez arkuak eta geziak. Guidonek 15 okupazio-maila ezarri ditu, eta hiru fase kulturaletan sailkatzen ditu: lehena, Pedra Furada, aztarna zaharrenak bilduko lituzkeena; bigarrena, Serra Talhada, 12.000 urtetik 7000 urtera bitartekoa, eta ondorengoak Agreste izeneko fasean bilduta.[2]

Pedra Furada kanpoaldeko gune karstikoetan, Ameriketako giza fosil zaharrenetako batzuk ere aurkitu dituzte. 1990ean, Antonião haitzuloan, 9.700 urte zituen 22 urte inguruko neska baten eskeletoa aurkitu zuten.[3] Garrincho haitzuloan aurkitutako hortz bat masa espektrometria metodoaren bidez datatu zen 12.210 urteko antzinatasunarekin.[4] Beste hortz batzuk eta aztarna odontokranialak, 1986 eta 1992 artean aurkitutakoak, 10.000 eta 14.000 urte artekoak dira. 2003an, gainera, Garrincho haitzuloan garezur ez-oso bat eta 29 hortz aurkitu zituzten: sendimetuak datatu zituzte eytta termoluminiszentzia metodoaren arabera duela 14.100 urtekoak dira, eta luminiszentzia optikoaren metodoaren arabera duela 24.000 urtekoak.[5]

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Pedra Furada» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-28 data duen 161010221 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Mithen, Steven. (2003). «23. Searching for the First Americans.» After the ice: a global human history, 20 000 - 5000 BC. (2. impression. argitaraldia) Weidenfeld & Nicolson ISBN 978-0-297-64318-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. Guidon, Niède. 1986 "Las Unidades Culturales de Sao Raimundo Nonato - Sudeste del Estado de Piaui-Brasil"; New Evidence for the Pleistocene Peopling of the Americas: 157-171. Editado por Alan Bryan. Center for the Study of Early Man. Universidad de Maine. Orono.
  3. Guérin, Claude; M. Faure; P.R. Simões; M. Hugueney e C. Mourer-Chauvire "Toca da Janela da Barra do Antonião, São Raimundo Nonato, PI"; Sítios Geológicos e Paleontológicos do Brasil: 131-137.
  4. Guidon, Niède; Evelyne Peyre; Claude Guérin e Yves Coppens 1999 "Resultados da datação de dentes humanos da toca do Garrincho, Piauí, Brasil"; Anais da X Reunião Científica da Sociedade de Arqueologia Brasileira 14: 76-86.
  5. Peyre, Evelyne; Jean Granat e Niède Guidon 2009 Dentes e crânios humanos fósseis do Garrincho (Brasil) e o povoamento antigo da América. FUMDHAMentos VIII: 62-69.

Kanpo estekak

aldatu