Pecas Jack Russell terrier arrazako txakur arra izan zen, Espainian famatua 2010eko hamarkadan, Esperanza Aguirre Alderdi Popularreko politikoaren maskota izan zelarik. Aguirre askotan agertu zen jendaurrean Pecasekin batera alderdiko eta erakundeko ekitaldietan, Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidente izan zen bitartean.[1]

Pecas

Bizitza
Heriotza2019
Jarduerak

Politikan nabarmen aldatu

Madrilgo Erkidegoko 2011ko hauteskunde-kanpainan, bozketaren maiatzean bertan, Twitter kontu bat sortu zen Pecasentzat, Isabel Díaz Ayuso Aguirreren komunikazio-aholkulariaren ekimenez. Behin eta berriz esan izan zen Díaz Ayuso kontu horretako community manager izan zela, baina Díazek berak gezurtatu zuen hori, bera ere Madrilgo Erkidegoko presidente bilakatutakoan: kontua sortzeko ekimena bai, baina zerikusi gutxi izan zuela kudeaketa adierazi zuen; izan ere, 2011ko uztailean Madrilgo Asanbladan sartu zen bera, eta, ordutik aurrera, beste pertsona batzuk arduratu ziren.[2] Pecasen kontua 2015. urtean erabili zuten azkenengo aldiz.

 
Yolanda Barcina Iruñeko alkate zela, Esperanza Aguirre eta bere txakur Pecasekin, 2011.

2019an, Esperanza Aguirrek jakinarazi zuen bere maskota hilda zegoela, Madrilen auto batek istripuz harrapatuta hil zela. Ez zuen istripuaren xehetasunik eman, eta ez zuen zehaztu urte horretan bertan, 2019an, edo lehenago izan zen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Biedma, Esperanza Aguirre Gil de. (2011-05-16). Esperanza Aguirre en Collado Villalba. (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  2. (Gaztelaniaz) Hergar, Paula. (2021-05-09). «Ayuso aclaró en 'Salvados' qué hay de real en que llevó el Twitter del perro de Esperanza Aguirre, Pecas» Vertele (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Esperanza Aguirre revela que su perro Pecas fue atropellado en Madrid: "Fue tremendo"» www.lasexta.com 2019-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).

Kanpo estekak aldatu