Peaky Blinders (gaizkile-taldea)

Peaky Blinders, Lehen Mundu Gerra garaian Ingalaterrako Birmingham hirian jardun zuen gaizkile-talde bat izan zen. Talde honetako kideek ezaugarri zehatzetako jazkera zeramaten: neurriko jakak, papar-hegaldun berokiak, botoidun txalekoak, zetazko musuzapiak, kanpai-galtzak, larruzko botak eta biseradun kapela lauak. Garai hartako gazte kale-talde askoetako bat izan zen.

Peaky Blinders

Harry Fowler, Peaky Blinders gaizkile-taldeko kideetako bat, jaka eta biseradun kapelaz.
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Birmingham, Erresuma Batua
Hizkuntza
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Ingelesak, irlandarrak eta irlandar ijitoak

Beren arerio nagusiak Birminghamgo Birmingham Boys gaizkile-taldea eta Londresko Sabini klana izan ziren.

Izena aldatu

Carl Chinn-en arabera, Peaky Blinders izena beren ingeles kapelen ertzetan laban-xaflak josteko ohitura zutela zen, horiek arma bezala erabiltzen baizituzten. Chinnek hori eszenatoki ez oso errealistatzat bezala deskribatzen du eta «peaky» izendapena garaiko biseradun kapelek jasotzen zuten ohiko ezizena dela dio. Gaizkile-taldeak jazkera zehatz eta bereziak eramateagatik ezagunak ziren, ingeles kapelak, gorbatak, kanpai-galtzak eta "itxura dotorea emateko aurre-behealdean latoizko botoi ilada" zituzten jakak. Beren jazkera-estiloa Manchesterreko beste gaizkile-taldeen antzekoa zen, garai honetan hiri horretan ere gaizkile-talde asko baizeuden.

Historia aldatu

Paul Thompsonen arabera: "Gaizkile-talde hauek mozkor bati erasotu eta ziur aski bide ertzean konorterik gabe lagako zuten. Tronpatu edo lurrera botazeko gai ez baziren, ostikatu edo gerriko-belarriekin joko zuten, Manchesterreko Scuttlers gaizkile-taldekoen antzera (...) Labana, burdina, sardexka edo edozer gauza erabili zezaketen".

"Birminghamgo Gaizkile-Taldeak" liburuaren Philip Gooderson idazlearen arabera, Peaky Blinders izendapena gaizkile-talde bakar bati lotua sortu zen, baina gerora orokortuz. Aurreko gaizkile-talde bat, Cheapside Sloggers izendapenaz, 1870eko hamarkadan sortu eta «Sloggers» («borrokalariak») izendapenaz gaizkile-taldeen eponimoa bilakatu zen, XIX. mendearen amaieran Adderly kalean Peaky Blinderrak agertu zirenean, Bordesley eta Small Heath eremuetan, Birminghamgo auzo txiroak. Peaky Blinderrak beren jazkera dotorearengatik ezberdindu ziren, beste aurreko gaizkile-taldeak ez bezala. Taldeko kide nabarmenenak David Taylor, Earnest Haynes, Harry Fowles eta Stephen McNickle izan ziren.​ Fowles, "Baby Face" ("Ume Aurpegi") izenez ezaguna, 1904ko urrian 19 urte zituela txirrindu bat lapurtzeagatik atxilotua izan zen.

Telesaila aldatu

  • Peaky Blinders: Peaky Blinders gaizkile-taldean oinarritutako britainiar telesaila.

Kanpo estekak aldatu