Ireki menu nagusia
Vélez de la Gomera haitza, Marokoko kostaldetik ikusita.

Vélez de la Gomera haitza (gaztelaniaz: Peñón de Vélez de la Gomera) Marokoko kostaldean dagoen Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurretako bat da.

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Vélez de la Gomera haitza Ceutatik 119 km hego-ekialderantz dago. 1934 arte, uhartea bazen ere, orain penintsula bada. Ekaitz batek hareaz bete zuen haitza eta kontinentearen arteko ubidea[1]. Ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz 400 metroko luzera eta 100 metroko zabalera ditu, hau da 19,000 edo 1,9 ha edo 0,019 km²ko azalera.

HistoriaAldatu

1508 Pedro Navarro nafarrak zuzendutako espedizio batek Espainiako erregearentzat okupatu zuen lehen piraten egoitza zen uhartea. 1522an bertoko berbereek haitza errekuperatu zuten eta 1564an berriro galdu. Geroztik, berbereek askotan saiatu zuten haitza berreskuratzea (1680, 1701, 1755, 1781 eta 1790ean).

1871an Espainiako Kongresuak haitza uztea eztabaidatu bazuen ere, proposamena ez zen adostua.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu