Ebanjelioa Lukasen arabera
Lukasen Ebanjelioa Jesu Kristoren bizitza eta eginak kontatzen dituzten lau ebanjelio kanonikoetakoa da, tradizioaren arabera Lukas Ebanjelariak (San Lukasek) idatzia. Jesusen bizitza kontatzen du, haren jaiotza, irakaspena, heriotza eta piztuera bereziki. Azkenez Jesusen Zeruetara Igokundearekin amaitzen da.
Ebanjelioa Lukasen arabera | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Lukas |
Sorrera-urtea | 85 |
Izenburua | Εὐαγγέλιον κατὰ Λουκάν eta Evangelium nach Lukas |
Honen izena darama | Lukas |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Ebanjelioa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Itun Berria ebanjelio kanonikoak Biblia Luke–Acts (en) Tetraevangelion (en) |
Lukasen ebanjelioak justizia sozialari garrantzia berezia ematen dio. Zentzu horretan Jesusengandik gertu agertuko dira garai hartako agintarien begietan bekatari zirenak (diruzaleak, gaixoak, emakumeak...). Ebanjelio honetan, gainera, besteetan ez dauden istorio bereziak jartzen dira Jesusen ahoan; besteak beste, bertan agertzen dira Samariar Onaren eta Seme Galduaren parabolak. Hala ere, Espiritu Santuaren egintza argi erakusten du, Andre Mariaren historian esaterako.
Ebanjelio honen idazlea ez zen judua izan, baina hala ere Itun Zaharra ondo ezagutzen zuen. Hala ere, liburu honetan argi agertzen da Jesusek dakarren salbamen mezua ez dela israeldarrentzat soilik, munduko herri guztientzat baizik. Beste ebanjelioak ez bezala, hau pertsona zehatz bati eskainita dago, Teofilo deituriko bere adiskide bati hain zuzen.
Adituen arabera, Lukasen oinarriak Markoren Ebanjelioa eta galdutako beste dokumentu bat dira. Gutxi gorabehera Kristo ondorengo 70 urte inguruan idatzi zela uste da. Liburu honetako idazleak berak idatzi zuen, gainera, Apostoluen Eginak deituriko liburua ere.
Kanpo estekak
aldatuWikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Lukasen Ebanjelioa, Londres, 1887 |