Pazko zutargi

Pazko argimutil» orritik birbideratua)

Pazko zutargia elizetan aurki daitekeen argimutil edo zutargi garaia da, normalean artistikoki landua, Pazkozko xirioa bertan ezartzeko xedea duena.

Pazko zutargi
zutargia eta erlijio-objektua

Pazkozko xirioaren esanahi liturgikoaren arabera, Kristoren irudikapen gisa eta Pazko garaipenaren seinale gisa, argizari kalutatezkoarekin egiten dira eta irudi eta apaingarriz egon izan dira antzinatik.

Ale nabarmenak aldatu

Euskal Herriko elizetan daudenen artean, Mugerreko elizakoak (Lapurdi) ondare babestuaren kategoria dauka[1]. Mundu katolikoan nabarmentzen diren aleak dira Erronako San Paulo Harresiz Kanpoko elizan dagoen bat, haitzurdinezko zutoin handi bat (12 edo 13 mendekoa)[2] eta Toledoko Katedralekoa, eskulturaz apainduriko zutoin bat 19. mendekoa, xirioa aldatzeko mekanismo eta guzti duena[3][4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Objets protégés de Mouguerre · Collectif Objets» collectif-objets.beta.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  2. (Ingelesez) stanleyhirsch, Author. (2016-03-23). «Easter Candlestick | Art for Easter Sunday» Hear what the Spirit is saying (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  3. (Gaztelaniaz) Catedral de Toledo, Revista. (2019). El Porta Cirio. Revista Catedral de Toledo, 48-55 or..
  4. (Gaztelaniaz) «Visita de la catedral de Toledo: 10 detalles que no puedes perderte | EM» Etheria Magazine 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).

Kanpo estekak aldatu