Ireki menu nagusia

Paul, 2011ko Greg Mottola estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Simon Pegg eta Nick Frost ingeles zinema gidoilari eta aktoreek idatzi eta antzeztutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. Simon Pegg eta Nick Frostez gain, Jason Bateman, Kristen Wiig, Bill Hader, Blythe Danner, John Carrol Lynch, Sigourney Weaver eta Seth Rogen aktoreek antzeztu zuten. Seth Rogen aktoreak Paul estralurtarraren ahotsa ipini zuen.

Paul (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2011
Jatorrizko izenburua Paul
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzio filma, comic science fictiona Itzuli, buddy filma Itzuli eta parodiazko filma
Iraupena 99 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Mexiko Berria eta San Diego
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Greg Mottola Itzuli
[[Kategoria:Greg Mottolak Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Simon Pegg
Nick Frost Itzuli

[[Kategoria:Nick Frostek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Seth Rogen
Kristen Wiig
Jason Bateman
Bill Hader
Joe Lo Truglio
Blythe Danner
Sigourney Weaver
Jeffrey Tambor
Simon Pegg
Nick Frost
Jane Lynch
John Carroll Lynch
David Koechner
Jesse Plemons
Steven Spielberg
J. Todd Anderson




[[Kategoria:Joe Lo Trugliok Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Nick Frostek Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:J. Todd Andersonek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Nira Park Itzuli
Tim Bevan
Eric Fellner
[[Kategoria:Nira Parkek Itzuli ekoitzitako filmak]]

Konpainia ekoizlea Universal Studios
The Weinstein Company
Relativity Media Itzuli
Working Title Films Itzuli


[[Kategoria:Relativity Mediak Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Working Title Filmsek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Chris Dickens
Bestelako lanak
Musikagilea David Arnold
Argazki-zuzendaria Lawrence Sher
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kalifornia
Argumentu nagusia Bizi estralurtar
Kanpo loturak
www.whatispaul.com/

Filmak zientzia-fikzioa eta estralurtarrei buruzko film ospetsu askoren aipamenak ditu, bereziki Steven Spielberg zuzendariaren filmeena, genero honetako filmeen parodia ere bada.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Graeme Willy (Simon Pegg) eta Clive Gollings (Nick Frost) AEBetako San Diegoko Komikaldira joan eta ondoren alokatutako autokarabana batean Nevadako 51 eremura bidaiatzeko asmoa duten bi ingeles friki dira. Beren bidean Paul (Seth Rogen) izeneko estralurtar bat topatuko dute, honek atzetik berau atzeman nahizik dituen AEBetako Gobernuaren agindupeko agenteetatik ihes egiteko haien laguntza beharko du, bai eta bere etxera itzultzeko ere. Bitartean, hirukote xelebreak Ruth Buggs (Kristen Wiig) izeneko eta bizitzan eskarmentu handirik ez duen neska xalo eta erlijiotsua ezagutuko dute eta Graeme hartaz maiteminduko da.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu