Paterberg
Paterberg Flandriar Ardenetako muinoa da, Kluisbergen herritik gertu kokaturik dagoena, Ekialdeko Flandrian, Belgikan.
Paterberg | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 80 m |
Mota | mendi eta mendate |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°46′55″N 3°32′48″E / 50.782°N 3.5466°E |
Honen parte da | Flandriar Ardenak 2018ko Flandriako Tourra |
Mendikatea | West-Vlaams Heuvelland (en) |
Estatu burujabe | Belgika |
Belgikako eskualdea | Flemish Region |
Province of Belgium | Ekialdeko Flandria |
Belgikako barrutia | Arrondissement of Oudenaarde |
Belgikako udalerria | Kluisbergen |
Leku geografikoa | Flandriar Ardenak |
Paterberg-era igoera ezaguna da Flandriako txirrindularitza klasiketan, bereziki Flandriako Tourrean. Galtzada-harriz osaturiko bide estua da, 360 metro luze eta erripa handiarekin, Batezbesteko malda %13,5-ekoa da, eta ehun metro luze den tarte batean %20-koa. Gainera, igoera aurretik txirrindulariek hartu behar duten bihurgune angeluzuzenak igoeraren zailtasuna areagotzen du. Klasiketako igoerarik zailenetakoa da, Koppenberg eta Muur Kapelmuurekin batera.
Muinoko aldapak zolatu gabe zeuden 1986an inguruko nekazari batek galtzada-harriz bidea osatu zuen arte, Flandriako Tourra bere etxe ingurutik pasatzea nahi baitzuen. Denborarekin, galtzada-harriz osaturiko igoera hau belgiar txirrindularitzako ikurretako bat bihurtu da, eta 1993an bidea babestutako monumentu izendatu zuten. 1986tik hona, Paterberg-etik beti igaro da Flandriako Tourra. 2011 aurretik lasterketan behin bakarrik igotzen zen muinoa, helmugatik urrun. Hala ere, 2012tik aurrera Flandriako Tourrean Paterberg hainbat aldiz igotzeko ohitura dago eta lasterketako azken igoera izan ohi da. 2012 eta 2013an hiru aldiz igo zuten txirrindulariek Paterberg, eta 2014 aurrera, bi aldiz igotzen dute.
Flandriako Tourraz gain, E3 Harelbeke eta Flandrian Zehar lasterketak ere igarotzen dira bertatik.