Partito Sardo d'Azione

Partito Sardo d'Azione (sardinieraz, Partidu Sardu, euskaraz Ekintza-Alderdi Sardiniarra) Sardiniako alderdi nazionalista eta independentista da, Europako alderdi nazionalista zaharrenetako bat, 1921ean sortu baitzen.

Partito Sardo d'Azione
Datuak
Izen laburraPSd'Az
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaSardinia
IdeologiaSardinian nationalism (en) Itzuli
Kokapen politikoaeskuin politiko
Jarduera
KidetzaEuropako Aliantza Askea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1921eko apirilaren 17a
Sortzailea
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: PartiduSardu Edit the value on Wikidata

Hasiera batean autonomista izan arren, XX. mendeko 80ko hamarkadan jarrera independentista garbia hartu zuen, Sardinia Italiatik banatzeko proposamena hedatuz.

Bere historia luzean mota guztietako aliantzak osatu ditu, eskuinarekin (Italiako Demokrazia Kistauarekin) zein ezkerrarekin (Italiako Alderdi Sozialista eta Alderdi Komunistarekin).

Europako Aliantza Askearen (EAA) alderdi sortzaileetako bat izan zen. Hala ere, Italiako Ipar Ligarekin azken urteetan osatu dituen aliantzak direla-eta, EAAtik kanporatua izan zen 2020an.

Sardinia da Italian "estatutu berezia" duen lurraldeetako bat (besteak Aostako Harana, Hego Tirol, Sizilia eta Friuli-Venezia-Julia izanik). Hauteskunde autonomikoetan alderdiak emaitza aldakorrak lortu ditu, botoen %5-%15 artean lortuz, urtearen arabera.

Kanpo estekak aldatu