Ireki menu nagusia

Nafarroako Alderdi Demokrata Liberala

Partido Democrata Liberal de Navarra» orritik birbideratua)

Nafarroako Alderdi Demokrata Liberala (jatorriz gaztelaniaz, Partido Demócrata Liberal de Navarra) Francoren diktadura osteko lehen hauteskunde irekietarako Nafarroa Garaiko alderdi eskuindar foruzalea izan zen, 1976ko ekainetik aurrera sortua. Jesús Aizpún, Pedro Pegenaute eta Astrain izan ziren haren sortzaileak, besteak beste.[1] Bi urteren buruan, bere kideek UCD, AP eta beste aukera batzuen hautua egin zuten, baita Aizpúnek UPN sortu ere (1979).

BilakaeraAldatu

1976ko ekainaren 14ko Elkarte Politikoaren Legea eta gutxira sortu zen, 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeetara begira. Berehala, Nafarroako Fronte Independentearekin norgehiagoka bati ekin zion UCD siglen pean Espainiako alderdi hori Nafarroa Garaian ordezkatzeko.[2] Azkenean, Jaime Ignacio Del Burgoren Nafarroako Foru Alderdi Sozialdemokratarekin batera osatu zuen UCDren hautagai zerrenda Nafarroan, Espainiako Kongresurako hautagai burua Jesús Aizpún zuela. Patxi Zabaletak Aizpúnen konexioak eta Huarte enpresa taldearekiko lotura aipatu ditu UCDren frankizia eskuratzeko arrazoi nagusitzat.[3]

ZatiketaAldatu

1977ko ekainaren 15eko hauteskundeetan, arrakasta itzela izan zen Nafarroako UCDrentzat: bostetik hiru diputatu eta hiru senatari Madrilen. Espainiako Konstituzioaren testuari buruzko eztabaida piztu zen orduan. eta Aizpún luze gabe urrundu zen UCDtik. 1978ko urriaren 31ean, Konstituzioari buruzko Espainiako Kongresuko bozketan abstenitu egin zen, UCDko bakarra.[4] Aizpúnek UCDrekiko zituen desadostasunek alderdiaren azkena ekarri zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 294-297. or.
  2. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 294-297. or.
  3. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 294-297. or.
  4. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 294-297. or.

BibliografiaAldatu

  • Esparza Zabalegi, Jose Mari; Aoiz, Floren; Zabaleta, Patxi (2016) Tres tristes trileros; Arbeloa, Del Burgo y Aizpún Tafalla: Txalaparta SL ISBN 978-84-16350-64-3.

Ikus, gaineraAldatu