Parque das Nações

Parque das Nações (Nazioen parkea), Lisboako barruti edo freguesia bat da. Portugalgo 1998ko Erakusketa Unibertsala egiteko eraldatutako tokia da, bertan aktibitate kulturalen gune bat eraiki zelarik. Gaur egun arkitektura eta elkarbizitza gunea da, dinamika berri bat ekarri zuena Lisboako ekialdeko zatira eta Loures herrira. 1990ean oraindik gune industrial bat zen toki hau.

Parque das Nações
freguesia
Alameda dos Oceanos.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
Geografia
Koordenatuak38°46′08″N 9°05′43″W / 38.7689°N 9.0953°W / 38.7689; -9.095338°46′08″N 9°05′43″W / 38.7689°N 9.0953°W / 38.7689; -9.0953
Parque das Nações (Lisboa) localização.svg
Azalera5.44 km²
MugakideakMarvila (en) Itzuli, Santa Maria dos Olivais (en) Itzuli eta Moscavide e Portela
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera2012ko azaroaren 8a
jf-parquedasnacoes.pt

Urrutian Orienteko tren geltokiaren kupulak nabarmentzen dira, Santiago Calatravarena, bere arkitektura estiloa ezarriz. Portugalgo Pabiloiak, Alvaro Siza Vieirarena, sarreran, hormigoi armatuzko pala erraldoi bat du, itsasontzi baten oihala imitatzen duena.

Parkeak, Pavilhão do Conhecimento edo Ezagutzaren Pabiloi bat du, zenbait erakusketa interaktibo dituen zientzia eta teknologiari buruzko museo moderno bat; Lisboako Ozeanarioa, munduko akuario handienetako bat; bisitariak parkearen alde batetik bestera edo Lisboako eraikinik altuena den Vasco da Gama dorrera eramaten dituen teleferiko bat; eta Altice Arena, Portugalgo estalitako estadio handiena ere bertan da.

Parque das Nações freguesia bezala 2012an sortu zen. Ordura arte, administratiboki, Lisboako concelhoko Santa Maria dos Olivais fregesia eta Louresko concelhoko Moscavide eta Sacavémen artean banatua zegoen.

Kanpo estekakAldatu