Parlamentu

Parlamentua» orritik birbideratua)

Parlamentua edo legebiltzarra gobernu demokratiko batean botere legegilea duen erakunde organoa da, herriak hautatutako ordezkariez osatua. Ordezkari horien betebehar nagusia herria ordezkatzea da. Parlamentuak orotariko ezaugarriak dituzten arau eta legeak landu eta onartzen ditu, eta gobernuaren beste hainbat erakunderen integrazio eta funtzionamenduan ere esku hartzen du.

Poloniako Parlamentua.

Jatorria

aldatu

1252an, Henrike III.a Gurutzada eta Gaskoniako kanpaina militarra nola finantzatu asmatzen ari zen Ingalaterran. Bere menpeko guztiei, burges eta jauntxoei (areago herritar xumeei), zerga bat ezartzea erabaki zuen.[1]

Aldiz, haserre bizia piztu zen, eta Henrikek bere asmoa finantzatzeko biltzar bat deitu zuen, adostasun zabalago bat lortzeko. Bertaratuek, baina, haren gobernu hertsatzaileari buruzko kexu zerrenda aurkeztu zioten. Harrezkero, batzar horri eta egin ziren hurrengoei "parlamentu" hitz berriaz deitu zitzaien.[1] Hurrengo urteetan, erresumako handikiek osatutako ohiko biltzarrak hiruhilekoan behin egitea erabaki zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Morris, Marc. (2009). A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain. Windmill ISBN 9780099481751. (Noiz kontsultatua: 2018-08-04). 16-17. or.

Kanpo estekak

aldatu