Lepiota subgracilis Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Paralepista gilva
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaParalepista
Espeziea Paralepista gilva
[[|]]

Sinonimoa: Clitocybe gilva, Lepista gilva.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ez oso mamitsua, hasieran ganbila, ondoren lau-deprimitua edo inbutu moduan; leuna, glabroa, distiratsu samarra, horixka, edo hur kolorekoa edo hori-marroi argi kolorekoa, eguraldi lehorrarekin zurbilagoa.

Orriak: Sinpleak, zurixkak, estu, dekurrente luze.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa. Leuna, kolore berekoa edo argiagoa, haritsua, betea gero barnehutsa; oinarria feltroduna hifa mizeliodunekin eta sarritan loditua.

Haragia: Zurbila, okre antzeko argia oinaren oinarrian; usain aromatiko samarrekoa eta zapore garratz samarrekoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Gilva epitetoa berriz latinetik dator, horia, esan nahi duen "gilvus" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Clitocybe inversa baino argiagoa da, antzekoa da tamainaz eta itxuraz; bestalde berezko tantatxoengatik kapelaren gainazala gehienetan distiratsua izaten du, batez ere ertzerantz.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan, taldekoia da, zirkuluetan ere ateratzen da.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 142 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 367 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Paralepista gilva: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu