Paola Velasco Pinedo

Boliviako lehen emakume piloto komandantea

Paola Andrea Velasco Pinedo (Cochabamba, Bolivia, 1988) 2014. urtean piloto komandante bihurtu zen lehen emakume boliviarra da.

Paola Velasco Pinedo
Bizitza
JaiotzaCochabamba, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Bolivia
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria

Biografia

aldatu

Paúl Velascoren eta Sandra Pinedoren alaba da.[1] Hiru neba-arrebetatik nagusiena.[2] Haurtzaroan musikazale amorratua zen, batez ere biolina zuen gustuko.[1]

Bederatzi urte zituela, hegazkinez bidaiatu zuen lehen aldiz. Asko harritu zen, halako makina batek hegaldia altxatu eta ehunka lagun garraia zitzakeelako. Orduantxe erabaki zuen ikastea eta abiazioaren munduan parte hartzea. Hasieran, familiak amets iragankorra zela pentsatu zuen, baina eskola amaitu eta ikasketak erabakitzeko ordua iritsi zenean, serioa zela ohartu zen eta laguntza eman zioten.[3][4] Batxilergoa amaitutakoan, Tronpilloko Abiazio Zibileko Eskolan (Proboal) sartu zen.[2] Hamazazpi urterekin merkataritza-piloto titulua lortu zuen.[5]

Ibilbide profesionala

aldatu

2007an, Aerosurrek deialdi bat egin zuen, eta aurkeztu egin zen. Hala, 18 urte zituela, hegaldi-ingeniari gisa aerolinea batean lan egiteko lehen kontratua sinatu zuen. Bost urte igaro ondoren, hiru urtez egon zen kopiloto.[2] Boliviako estatuko abiazio-enpresara pasatu zen (BOA). 2014. urtean, hogeita sei urte zituela, hegazkinetako komandantea izan zen, eta Boliviako hegazkin baten postu nagusirako lehen emakume kualifikatua izan zen, eta Latinoamerika kontinenteko gazteenetako bat.[4][6]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu