Palvan Darvoza (euskaraz: «Aite erraldoia») Uzbekistango Khiva herriko harresiaren ate monumentala da. Haren bitartez Itchan Kala auzo gotortuan sartzen da. 1990tik Gizateriaren ondarea da.

Palvan Darvoza
Itchan Kala gates and wall
Kokapena
Estatu burujabe Uzbekistan
Region of UzbekistanXorazm Region
HiriaKhiva
Koordenatuak41°22′38″N 60°21′45″E / 41.377106°N 60.362389°E / 41.377106; 60.362389
Map
Ondarea
Palvan Darvozaren pasabidea.

Historia aldatu

1806 eta 1835 artean eraiki zen; beraz, hiriko ate zaharrena da. Errusiar Inperioaren protektoratua 1873an sinatu baino lehen, esklabuen merkatua ate horren ezkerraldean egiten zen. Ihes egiten saiatzen ziren esklaboak atearen azpian heriotza zigorraren zain egoten ziren.

Atea hiriko poeta handi baten omenez izendatu zen, Palvan Mahmoud. Palvanek orain zazpi mende hirurehun rubāʿī idazti zituen. Hiriaren babesletzat jotzen zaio. Ate honetatik gertu dagoen meskitan (Djouma) lurperatuta dago, mausoleo handi batean.[1]

Neurriak aldatu

Atearen neurriak 51,76 metro х 17,5 metro dira. Kupula handiek 5,2 metroko diametroa dituzte; bi kupula txikiek, bestetik, 4,5 metroko diametroa dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Ouzbékistan, Le Petit Futé, 2012, 260 or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu