Palkoa balkoi itxurako plataforma bat da, jendeak ikuskizun bat ikusteko erabiltzen dena. Elementu arkitektoniko moduan, antzoki batean edo ikuskizunak antzezten duten lekuen multzoan bateratuta daude. Berez balkoi txiki bat da, talde txiki batentzat eserleku gutxi batzuk dituena eta hein batean sarrera independientea duena eta, eremu pribatua izanik intimitatea bermatzen du.

Francisco Pradilla Ortiz: Emakumeak palkoan edo Las Manolas. Olioa mihisean (85 x 104 cm)
Abraham Lincoln hilketaren litografia. Ezkerretik eskuinera: Henry Rathbone, Clara Harris, Mary Todd Lincoln, Abraham Lincoln eta John Wilkes Booth aktorea eta hiltzailea.

Palko inpresionistak aldatu

Pintore inpresionisten artean ikuskizunek erakarpen handia sortu zien eta palkoak izan ziren, hain zuzen ere, gogokoen izan zuten elementuetako bat. Renoir-ek hainbat aldiz margotu zituen, Degas-ek ere, eta, halaber, nolabait tematuta, Toulouse-Lautrec inpresionismo ondoko pintorea ere.

Ikonografia aldatu

XIX. mendearen azken laurdeneko garaiko Pariseko margolarien zaletasunetik harago, palkoek zazpigarren artearen gidoilari ugarien inspirazio iturri izan dira eta hilketa sonatu ugarien agertokia ere.

Zinematografia munduko adibide esanguratsua da Marx anaien A Night at the Opera New Yorkeko Opera Antzoki Handian egina.[1]

Palkoen ikonografia kriminala dramatikoaren kasu gogoangarrien artean, aipatu behar Abraham Lincolnen hilketa Washington DC-ko Ford antzokian. Horren haritik, 2012an Steven Spielberg zinemagileak Lincoln (2012 urtekoa) filma egin zuen eta honek hamabi nominazio eta bi Oscar sari jaso zituen .

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu