PFC Beroe Stara Zagora

PFC Beroe Stara Zagora (bulgarieraz Професионален футболен клуб Берое Стара Загора, "Beroe Stara Zagora Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol taldea da, Stara Zagora hirikoa. Bulgarian bertan palmares txikia badu ere Bulgariako futbol liga bat eta bi Kopa, lau aldiz irabazi du Balkandarren Kopa, beste inork baino gehiago.

PFC Beroe Stara Zagora
Ezizena(k)Зелените (berdeak)
Sorrera1916
Futbol zelaiaBeroe Stadium
edukiera: 11.959 lagun
inaugurazioa: 1959
PresidenteaBulgaria Ilko Rusev
EntrenatzaileaBulgaria Petar Kolev
LigaBulgariako Liga
2022-2314.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Taldea 1916an sortu zen Vereya izenarekin. Futbolaren atala ordea 1959an eratu zen. Beroek 60. hamarkadaren amaieran bolada ona izan zuen eta bi Balkandarren Kopa irabazi zituen. Lehenengo aldia zen talde bulgariar batek nazio arteko txapelketa garrantzitsu bat irabazten zuena. 80. hamarkadan bigarren sasoi ona iritsi zitzaion eta beste Balkandarren Kopa bi irabazteaz gain, bere orain arteko liga bakarra eskuratu zuen 1986an.

1995 eta 2008 artean hainbatetan igo eta jeitsi zen mailaz. Azken urteetan ordea errekuperatu eta Bulgariako bi kopa lortu ditu 2010 eta 2013an.

Palmaresa aldatu

Bulgarian: 4 aldatu

  • Liga (1): 1986.
  • Kopa (2): 2010, 2013.
  • Bulgariako Superkopa (1): 2013

Nazio artean: 4 aldatu

Europako Kopa aldatu

  • final hamaiseirenak 1987an.

Europako Errekopa aldatu

  • final laurdenak 1974an.

Balkandarren Kopa aldatu

  • Txapelduna (4): 1968, 1969, 1983, 1984.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Beroe Stara Zagorak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1973-74 Europako Errekopa Final zortzirenak Beroe S. Zagora
Athletic
3-0
1-0
Athletic
Beroe S. Zagora

Kanpo estekak aldatu