ADPCM DPCM-en oinarritutako kodetzailea da, funtzionaltasun batzuk gehitzen dizkiolarik. Digitalizazioa baino lehen seinale analogikoa hartu eta maiztasun bandetan zatitzen da QMF (“Quadrature Mirror Filter”) iragazkiei esker. Banda horietako bakiotza era desberdinean tratazten da DPCM-ren propietateak erabiliz, hau da, laginketa prozesua, aurreikusitako errorearen kuantifikazioa eta azkenik kodifikazioa burutzen da. Banda bakoitzaren bit segida lortzen denean (“bitstream”), emaitzak multiplexatzen dira eta jadanik gordetzeko edo transmititzeko prest daude. Deskodetzaileak, alderantzizko prozesua egin behar du, hau da, “bitstream”-eko banda bakoitza desmultiplexatu eta deskodetu.

Kodetzaile hau hainbat aplikaziotarako egokia da, ahotsaren kodifikazioan este baterako non bits gehien dituzten ahotsak kodifikatzen diren, hain interesgarriak ez diren ahotsak alde batera utziz. Hau, fitxategiaren tamaina txikitzeko aukera bat da.

ADPCM, CCITT G.721, CCITT G.723 eta CCITT G.726 estandarren bidez eratzen da. Azken honek, lehengo biak ordezkatu zituen, 16, 24, 32 eta 40kbts-eko estandarrak defininituz (2, 3, 4 eta 5 bit-eko laginen tamainei dagokien hurrenez hurren).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu