DPCM, PCM-en oinarritzen den uhin formadun kodeatzailea da. Hala ere, seinaleen laginetan oinarritutako hainbat erraztasun ere baditu. Kodifikatu nahi den seinale analogikotik hasten da (denboran jarraia). Lehenengo pausoa laginketa prozesua da (aldi erregular jakin batzuetan seinalearen balioa hartzea). Horrekin, senale diskretu bat lortzen da (denborazko serie erregularez osatua). Hurrengo pausoa, kuantifikazioa da: aurrez ezarritako nibel batzuetan (amplitudeak) eta bi aukera daude:

  • [1go aukera] elkarren segidan dauden bi laginen balioa hartzen da, lehengoaen balioari bigarrena kentzen zaio, emaitza kuantifikatu eta kodifikatu egiten da.
  • [2.aukera] aurreko laginetan oinarrituz hurrengo laginen balioa aurreikusten da eta benetako laginaren ata aurreikusitakoaren (emaitza aurreikusitakoaren errorea da) kenketa kalkulatzen da, errorea kuantifikatu eta kodifikatu egiten da.

2 aukera hauetako bat aplikatuz epe laburrean seinalearen erredundantzia ezabatzen da eta 4. mailako konpresio faktoreak lortzen dira (fitxategiaren tamaina lau aldiz zatitzen da). Bi laginen arteko diferentzia egiten denez, emaitzaren balioa murriztu egiten da zero ere gerturatuz eta horrela bit gutxiago behar dira kodifikatzeko eta fitxategiaren tamaina txikitu egiten da. Laburbilduz, “diferentzi” seinalearen potentziala jatorrizko senale originala baino askoz txikiagoa da. Jarraian, kodifikatzailearen eta deskodetzailearen bi bertsioen diagramak ikus daitezke.

Lehenengo aukera (jarraian dauden bi laginen kenketa)Aldatu

Lehenengo bertsioa  

Kodifikatzaileak diferentzialaren funtzioa betetzen du (deribatzale izenaz ere ezaguna), bestalde dekodifikatzaileak metatzaile bezala aritzen da (integratzaile). Kuantifikatzaileak, (Q)bit kopurua gutxitzen du, alderantzizko kuantifikatzaileak berriz, (Q-1) hasierako seinale diskretuaren bit originalak berreskuratzen dituen.

2.Bertsioa [sintesi bidezko azterketa]

Deskodetzailea kodifikatzailean gorputzeratzea

 

2.Aukera (laginaren aurreikuspena)Aldatu

Aurreikustaile linealaren eransketa

 

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu