PAOK F.C. edo PAOK Tesalonika (grezieraz Πανθεσσαλονίκειος Αθλητικός Όμιλος Κωνσταντινουπολιτών, Panthessalonikeios Athlitikós Ómilos Constantinoupoliton, "Konstantinoplako Atletismo Elkarte Pan-Tesalonikarra") Greziako futbol talde bat da, egoitza eta jokolekua Tesalonika hirian dituena.

PAOK F.C.
Ezizena(k)Dikéfalos tou Vorrá
("Iparraldeko bi buruko arranoa")
Sorrera1926
Futbol zelaiaToumba Stadium
edukiera: 28.703 lagun
inaugurazioa: 1959
JabeaErrusia Ivan Savvidis
EntrenatzaileaPortugal Abel Ferreira
LigaGreziako Superliga
2020-212.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1877an Hermes Sports Club sortu zen Tesalonikan eta honen futbolaren adarra 1926an sortu zen hasieran AEK Thessaloniki izenarekin.

Urterik onenak 1970 hamarkadan izan zituen, liga bat lortuz eta beste bitan bigarren eginez. Bi kopa ere eskuratu zituen jokaturiko sei finaletan. Bigarren liga 1985ekoa du.

XXI mendean beste bost kopa eskuratu ditu eta liga bat ere irabazi du, gaur egun Greziako talde indartsuenen artean dagoela erakutsiz.

PalmaresaAldatu

GrezianAldatu

  • Greziako Superliga
    • Txapelduna (3): 1976, 1985, 2019
    • Bigarrena (7): 1973, 1978, 2009, 2013, 2014, 2017, 2018
  • Greziako Kopa
    • Txapelduna (8): 1972, 1974, 2001, 2003, 2017, 2018, 2019, 2021.
    • Finalista (13): 1939, 1951, 1955, 1970, 1971, 1973, 1977, 1978, 1981, 1983, 1985, 1992, 2014.

Kanpo estekakAldatu