Oztaran (Urnieta)
Oztaran auzoa Urnieta osatzen duten lau auzo administratibo eta historikoetako bat da.[1] Herriaren ipar-mendebaldean kokatzen da eta Lasarte-Oriarekin eta Hernanirekin muga egiten du. Landa-eremuko auzoa da, hainbat baserri kokatzen dira bertan eta herrigunearekin muga egiten du. Eraikin esanguratsuen artean, Oztaranen daude Argarate, Berrasoeta eta Aritzola baserriak, zeintzuek armarria gorde duten oinetxe izan baitziren.
Oztaran (Urnieta) | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Urnieta |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′23″N 1°59′47″W / 43.256517°N 1.996493°W |
Azalera | 1,9614 km² |
Mugaketa eta ezaugarriak
aldatuOztaran auzoak gutxi gorabehera 2 kilometro karratuko azalera du, hau da, Urnietaren azaleraren %9 inguru. Herrigunetik mendebaldera kokatzen da auzoa, Lasarte-Oriarekin muga egiten du nagusiki, izan ere, Urnieta herri horrekin lotzen duen bide nagusia Oztarandik igarotzen da. Hernanirekin ere muga egiten du iparraldean, Santa Barbara auzoarekin hain zuzen. Oztaran auzoan kokatzen dira Setien eta Elutxeta sagardotegiak, Urnietatik Santa Barbara mendira heltzen den bidearen bazterretan. Auzo honek Langarda urbanizazioko zati bat hartzen du bere baitan eta urbanizazioa inguratzen du Lategi auzoarekin batera. Gainera, Urnietako trenbidearen bazterreraino iristen da Hernanirako bidean, Langarda urbanizazioa igaro ostean.[2]
Hegoaldean, Oztaranek Ergoien auzoarekin egiten du muga, Urnietakoa hura ere. Ergoien eta Oztaranen arteko muga Fatima ermitatik hurbil dago (zeina ez dagoen bi auzo horietako batean, herrigunean baizik). Zehatzago esanda, Azkorte ermitarako bidean dagoen Errekalde Kaleko zubia, Fatima ermitatik gora eginez aurki daitekeena, da auzoen arteko mugatik hurbilen dagoen erreferentzia. Muga ia lerro zuzen bat da. Hori horrela, Azkorte ermita Ergoienen kokatzen da, Buruntzara bidean dauden baserri eta landetxe ugari bezalaxe.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Herria» Urnietako udala 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Oztaran auzoa. Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua.