Lanosko gaztelua

Arabako gaztelua
Ozioko gaztelua» orritik birbideratua)

Lanosko gaztelua edo Ozioko gaztelua XI. mendean Nafarroako Erresumako mendebaldeko muga babesten zuen gotorlekua izan zen. Haitz batean kokaturik dago eta egungo Ozio herria du azpian. Gaur egun hondarrak besterik ez dira gelditzen.

Lanosko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOzio eta Zanbrana
Koordenatuak42°39′16″N 2°49′18″W / 42.654444°N 2.821667°W / 42.654444; -2.821667
Map

Historia aldatu

Tradizioz, VIII. eta X. mendeen artean eraso musulmanen aurrean lurraldea babesteko gotorleku gisa hartua izan da, Ebro ibaiaren ezker aldean kokatuta, beste egiturekin batera.[1]. XI. mendean eraiki zen eta ondoan duen Zabalateko gaztelua eta beste hainbatekin batera babes lerro sendoa osatzen zuen. Haitzaren gainean egonik lau aldetatik hirutan konkistaezina zen. Gazteluak Dorre handi bat eta eremu errektangularra babesten zuen harresia zuen. Erpin bakoitzean lau dorre zilindriko zituen. Harresia bikoitza zen eta horma bakoitzak metro eta erdiko lodiera zuen[2].

 
Lanosko gaztelua Ozio herriaren gainean.

Antso IV.a Gaztelakoak konkistatu zuen Ebrotik pasatzean, Joanes Alfontso Gaztelakoaren alde egin zutenak zigortzeko, hauek Bastida eta Zabalate elkartu izanagatik[3]. Ordutik Gaztelaren barnean egon zen. Muga aldendu ahala gazteluek garrantzia galdu zuten eta denbora pasa ahala hondarretan gelditu zen[2]. XIV. mendetik Sarmiento leinuaren esku geratua zen, emandako zerbitzuen truke, Gesaltzako jaurgoa zutenak ere. Diego Perez Sarmiento, Gesaltzako hirugarren jauna (h. 1408an) gazteluko hainbat lanen arduraduna izan zen. XVII. mendean, Sarmientotarretik, dagoenekeo Gesaltzako kondeak bilakatuta, Hijarko Dukeen eskuetara pasa zen eta zaindariak jarriak zituzten jabeek,[4], baina dagoeneko XVIII. mendean oso egoera txarrean zegolea aipatzen du Landazurik.

Erreferentziak aldatu

  1. SOLAUN BUSTINZA, José Luis.- Ozioko gaztelua (Zambrana)I.Kanpaina, hemen argitaratua: Arkeoikuska 2002: Arkeologi Ikerketa = Investigación Arqueológica; 2003 urtea; 209-221 orr. ISSN 0213-8921.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Castillos de Lanos de Ocio y Portilla» Alava Turismo (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
  3. Zanbranako Udalaren webgunea: Ozio
  4. ARRIETA VALVERDE, Antton.- Euskal Herriko gazteluak : Araba.- Donostia ;Inp. Leitzaran, 2018. ISBN 978-84-09-05418-3. 200 orr.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba