Ozenago kantu egin

Bakearen aldeko euskal abestia

"Ozenago kantu egin" Harkaitz Canok eta Joserra Senperenak gerraren aurka egindako kanta bat da. 2024ko apirilaren 30ean, Donostian, grabatu zen beste abeslari eta musikarien laguntzarekin: Eñaut Elorrieta, Idoia eta EMEBE txiki abesbatzako kideak. Abestiak agerian uzten du haurren sufrimendua gerretan. Indarkeriaren biktimak dira, Palestinan zein beste lekutan. Nolabait, haurren ikuspuntutik gerraren aurkako aldarria da.[1]

Ozenago kantu egin
Joserra Senperenaren eta Eñaut Elorrietaren kanta
Egilea(k)Joserra Senperena eta Eñaut Elorrieta
Argitaratze-data2024
IzenburuaOzenago kantu egin
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia

Abestia

aldatu

Canok hitzak idatzi zituen eta Senperenak musika egin zuen. Pianoa jo du eta ahotsa jarri dio bakearen aldeko aldarri honi.

Partehartzaileak

aldatu
  • Hitzak: Harkaitz Cano
  • Ahotsa eta gitarra: Eñaut Elorrieta
  • Ahotsa: Idoia
  • Pianoa: Joserra Senperena
  • Abesbatza: EMEBE txiki, Jaione Santosek zuzenduak.
  • Kontrabaxua: Fernando Neira
  • Perkusioa: Karlos Arancegi
  • Soinua: Pello Gorrotxategi
  • Bideoa: Zazpi T’erdirena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu